EHUko ikasleen bosgarren «interbentzioa» Deustuko zubian

Fecha

01.08.13

Lugar

Bizkaia - Bilbo

Diego Vivanco ‘Free sculptures’
Diego Vivanco ‘Free sculptures’

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearekin lotura duten 23 ikasle eta ikerlarik sortu eta garatu duten ‘Interbentzioak Deustuko zubian’ programa artistikoaren bosgarren erakusketa inauguratuko da abuztuaren 1ean, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan. Oraingoan, Diego Vivancoren ‘Right here, right now’ obra izango da ikusgai.

Diego Vivancok ez du bere lanaren zehaztasunik eman nahi izan. Vivancok diziplina nagusirik gabe egiten du lan, baina argazkigintzaren eta bideogintzaren eragin argiarekin. Bere lana egunerokotasunaren eta gizakiaren portaeraren inguruan murgiltzen da.

Proiektu honek «inguruak irentsitako iragan industrialaren elementu hau (Deustuko Zubia) berreskuratu nahi du hainbat interbentzio artistikoren eszenatoki bezala erabiltzeko». Proiektua irailera arte luzatuko da eta, hiru astero, «interbentzio» berri bat aurkeztuko da.

Ubicación


Deustu Zubia
Bilbo. Bizkaia

Enlaces