Ekinez jaialdia asteburuan Bergaran

Fecha

30.05.25 - 31.05.25

Lugar

Gipuzkoa - Bergara

Brigade Loco taldeak disko berria aurkeztuko du
Brigade Loco taldeak disko berria aurkeztuko du (HFMN CREW)

Maiatzaren 29, 30 eta 31ean Ekinez jaialdia ospatuko da Bergaran, Euskal Herrian egiten den kaleko doinuen elkargune nagusia. Honakoa hirugarren edizioa izango da eta azken urteetan bezala Bergarako Labegaraietako kiroldegiaren inguruan kokatuko da musika gunea.

Ostegunez hasiko da jaialdia, formatu txikiko solasaldi, bakarrizketa eta kontzertuarekin, eta asteburuan ospatuko dira beste zuzeneko guztiak. Orotara 40 musika proposamen baino gehiago entzuteko aukera izango da Euskal Herriko musika taldeak nagusi izango diren jaialdian.

Ostiralean arratsaldeko 17.00etan zabalduko dira jaialdiko ateak. Larunbatean, berriz, eguerdiko 12.00etan hasiko dira zuzenekoak. Jaialdia bi agertoki izango ditu, eta Ekinez eta Eginez guneetan kontzertuak izango dira etenik gabe goizaldeko 01.00 bitartean.

Sarrerak dagoeneko salgai daude jaialdiaren atari digitalean. Ostiraleko sarrerak 25 euro balio ditu, eta larunbatekoak, berriz, 30 euro. Bi egunetako bonoa eskuratuz gero 40 euro ordaindu beharko dira. Akanpalekurako sarrerak amaitu dira dagoeneko.

Streetpunk eta Punk Oi!

Musikalki bi eremu horietan kokatzen da nagusiki Ekinez jaialdia. Sustraiak hor ditu ekimenak, eta parte hartuko duten talde gehienak etiketa horien azpian kokatu daitezke modu zabalean, beti ere, talde bakoitzari bere nortasuna eta izaera emanez. Izan ere, Euskal Herrian sona berezia duen musika unibertso bat da honakoa, talde komunitatea sendo eta handi bat, non dozenaka (ehundaka akaso) banda aritzen diren astebururo gure herrietako gaztetxe, taberna txiki, areto eta herriko plazetan. Bide horretan, Ekinez jaialdia kaleko doinuen elkargune nagusia bilakatu da urteen poderioz, guren sortzen eta garatzen diren erritmoen plaza ederra. 

Etxeko Uzta

Ez da batere ohikoa horrelako festibaletan Euskal Herriko taldeak izatea protagonista nagusiak. Izan ere, gehienetan ordutegi kaxkar eta baldintza eskasetan aritzen dira gure taldeak, maiz atzerritik datozen taldeen itzaletan. Ekinez jaialdian bertako taldeak dira protagonista nagusiak, eta ibilbide luze bezain oparoan duten musika taldeetatik, berriki sortu diren proposamen berri eta gazteetara, etxeko taldeak izango dira nagusi.

Festibalak ez du kartel buru nagusirik; hala ere, badira nabarmendu beharreko zenbait talde. Kaleko Urdangak, Neallta Fola edota The Friday´s Crew bezalako talde beteranoak, esaterako, sona handiko taldeak dira musika eremu honetan, eta oraindik orain indarrez dira disko berriak argitaratzen eta kontzertuak eskaintzen ari dira normaltasunez. Kaleko Urdangak taldeak berriki kaleratu du ‘Haria Eten Ez Dadin’ disko berria, eta The Friday´s Crew berriro ere agertokian ikusteko parada izanen da.

Indarrez datozen beste proposamen batzuk Arene 6, Añube eta Brigade Loco izan daitezke. Arene 6 banda Algorta herritik dator, aurretik bestelako musika abenturetan arituak, eta egun Arene 6 izenpean talde esanguratsu batean bilakatu dira. Brigade Loco indarrez sartu zen mugimenduan. Kantu bat, eta disko eder bat nahikoa izan zuten jendearen harreta pizteko, eta milaka lagun batzeko ere ingurura.

Hala ere, ez dira geldirik egon, eta bidean estudioko beste bi disko kaleratu dituzte, geroz eta landuagoak, eta geroz eta interesgarriagoak. Horren adibide argiena ‘Bide Baten Esanhaia’ azken estudiokoa da. Añube, berriz, ez da zuzenean kokatzen kaleko doinuen artean, baina kaletik datozela argi dago. Folk eta rock doinuak uztartzen dituzte, punk jarreraz eta kantatzeko sortuak diren ereserkiak tarteko. Hauekin batera, Nafarroa 1512, Sofokaos, edota Streetwise bezalako proposamen esanguratsuak ezin dira aipatu gabe utzi.

Proposamen berriak

Hasi berriak diren taldeek ere izango dute bere tokia Ekinez jaialdian. Kontralde taldeak disko bakar batekin hautsak harrotu ditu, eta The Lio agertokiz agertoki dabil ‘Itxaropena Kontraesana’ disko berria besapean. The Clayton rockanrollaren indarraz ariko da zuzenean, Apotheke taldeak kaleko doinuak bestelako erritmoekin nahasten dituen bitartean. Eta hauekin guztiekin batera, Armarri, Inguma, Istilu, No Limits, Atturri, Orhi, 721 edo Laino Beltzak... zerrenda amaigabea da. Etorkizuna bermatua dago, eta horrela erakutsiko dute agertoki gainean.

Azkenik, streetpunk doinuetatik haratago bestelako proposamenak ere entzun ahalko dira bi egunetan zehar, eta bide horretan, J Martina, Kaparrak, Bidelapurrak, Naxker, Toc, Ezpalak edota Lukiek bezalako taldeek ere bere tokia izango dute festibalean.

SARRERAK
Bi egunetako Bonua: 40 euro
Maiatzak 30, ostirala: 25 euro
Maiatzak 31, larunbata: 30 euro

MAIATZAK 29 OSTEGUNA
17.30 Mahai ingurua
19:00 Bakarrizketa
20:00 Kontzertua: Ki.imak

MAIATZAK 29 OSTIRALA – Ate irekiera 17:00 –
17.40 Nick Linböt
18:00 Atturri
18.40 Armarri
19.05 J Martina
19.35 Neallta Fola
20.05 Ezpalak
20.35 Apotheke
21.05 Chuleria, Joder!
21.35 Naxker
22.05 Sofokaos
22.40 TOC
23.05 Arene 6
23.50 Lukiek
00.10 Kaleko Urdangak

MAIATZAK 30 LARUNBATA – Ate irekiera 11:30 –

12:00 Nevadah
12.45 Bidelapurrak
13.00 Pubic Enemy
13.45 Gozzue
14.00 The Lio
14.40 Orhi
15.00 No Limits
15.40 Laino Beltzak
16.05 Kaparrak
16.40 Istilu
17.15 Azken Sustraiak
17.40 Inguma
18.20 The Clayton
18.40 Berandu Baino Lehen
19.25 Streetwise
19.40 Estutu
20.30 Nafarroa 1512
20.40 Kontralde
21.35 Añube
21.40 Moonshakers
22.40 The Friday´s Crew
22.40 Sotoalde
23.40 721
00.00 Brigade Loco

Ubicación

Labegaraieta kiroldegia
Labegaraieta kiroldegia
Bergara. Gipuzkoa

Enlaces