Ezpalak eta Kaskezur Portuko Ranpin

Fecha

11.10.25 - 11.10.25

Lugar

Bizkaia - Ondarru

Ezpalak taldeak  diskoa aurkeztuko du zuzeneko bizian.
Ezpalak taldeak ‘Gatza’ diskoa aurkeztuko du zuzeneko bizian. (AYUKEN)

Kaskezur eta Ezpalak taldeek indarrak batuko dituzte Ondarruko Portuko Ranpin zuzenean aritzeko. Urriaren 11 gauean izango da hitzordua, larunbat gauez, eta 22.30etik aurrera. Emanaldia ‘Sareartin kontziertuk’ zikloaren barnean kokatzen da, eta MusikaZuzenean elkarteak abian jarritako ‘15 egun 15 kontzertu’ biraren parte da ere. Sarrerak aurrez Anaita tabernan eskura daitezke 8 euroen truke, eta egunean bertan Portuko Ranpin emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.

Kaskezur

Disko berria dakar besapean Kaskezur talde nafarrak. ‘Deus’ izena darama taldearen iraupen luzeko bosgarren diskoak, eta Usopop zigiluaren babesean ikusi du argia berriki. Musikalki 90eko hamarraldiko rockean sakontzen du taldeak, batzuetan giro poperoetara bideratuz erritmoak, eta besteetan distortsio pedala zapalduz oldarkor eta zikin. Urte hauetan guztietan diskoak eta zuzenekoak tartekatu dituzte, bidean, zenbait taldekide aldaketa jasanez. Egun laukotea da banda, eta formazio berarekin grabatzen duten hirugarren diskoa da ‘Deus’.

Ezpalak

Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde zestoarra da. 2019an sortu zen banda musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariekin, tartean, Voltaia, Los Moths edo Grises taldeak. Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria) dira egun taldeko kideak, eta abiadura biziko bidea egin dute sei urteko bidean estudioko lau disko argitaratuz. Horietako azkena 2024ko neguan ikusi zuen argia ‘Gatza’ izenpean, eta geroztik, agertokietan da laukotea disko berria aurkeztuz.

Ubicación

Portuko Ranpi
Portuko Ranpi
Ondarru. Bizkaia

Enlaces