Foisis taldea Baionan, Itoiz gogora ekarriz

Fecha

01.02.25 - 01.02.25

Lugar

Lapurdi - Baiona

Foisis taldea osatzen duten musikariak.
Foisis taldea osatzen duten musikariak. (FOISIS)

Egunotan estreinatu da Euskal Herriko zinema aretoetan Itoiz taldearen inguruko ‘Udako sesioak’ filma, eta bide horretan, otsailaren lehen egunean, beste herri askotan bezala, Baionako Atalante zineman proiektatuko da filma 18.30etik aurrera. Amaitzean solasaldia egongo da filmaren egiletako bat den Larraitz Zuazorekin. 21.00etan, berriz, festa Zizpa gaztetxean jarraituko du, non Foisis taldeak girotuko duen gaualdia Itoiz taldearen kantuak protagonista. Kontzertua doakoa izango da, eta ez da jatekorik zein edatekorik faltako.

Foisis taldea

Itoiz taldeko baxu-jotzaileren izengoitiak ematen dio izen musika egitasmoari. Jose 'Foisis' Garate Itoiz taldearen sortzailea izan zen Juan Carlos Perez abeslariarekin batera 1974. urtean, eta biek elkarrekin iraun zuten taldea 1988. urtea desegin bitartean.

Kasik 30 urte beranduago sortuko zen Foisis Jauna gorazarre taldea, eta horren garapen gisara, Foisis taldea. Lapurdiko rock eszenako musikari arituak batu ziren taldea martxan jartzeko, eta zenbait kide aldaketa izan eta gero, Marieder, Xabi, Matthieu, David, Fred, eta Cedric dira egun taldeko kideak. 

Itoizen kantuak bere horretan jotzen dituzte, taldeak bere garaian eginda bezala, baina beti ere taldea osatzen duten musikarien ukitua eramanez. Izan ere, taldearen berezitasunetako bat kantuak emakume ahotsez entzutea da, eta horren ardura  Marieder Iriart abeslariarena da, besteak beste The Sparteens eta Saioa taldeetan ibilitakoa.

Kantu zerrendan Mutriku eta Ondarruko talde mitikoaren abesti ezagunenak biltzen dira, lehen diskotik azken diskorainoko aukeraketan, non besteak beste  ‘To Alice’,  ‘Egun Motela’,  ‘Espaloian’,  ‘Hegal egiten’,  ‘Ezekiel’,  ‘Elurretan’,  ‘Marylin’, eta nola ez, ‘Lau teilatu’ ezaguna entzun ahal diren zuzeneko bizian.

Ubicación

Zizpa gaztetxea
Zizpa gaztetxea
Baiona. Lapurdi

Enlaces