Garratz, igande eguerdian Arrasateko Irati tabernan

Fecha

26.04.26 - 26.04.26

Lugar

Gipuzkoa - Arrasate

Garratz taldeak ‘Bidoi bete gasolina’ diskoa aurkeztuko du zuzenean.
Garratz taldeak ‘Bidoi bete gasolina’ diskoa aurkeztuko du zuzenean. (PERU ARRESE)

Garratz taldeak estudioko disko berria aurkeztuko du igande eguerdian Arrasateko Irati tabernan. Vermut giroko emanaldia izango da honakoa, eta 13.30etatik aurrera hasiko da zuzenekoa. Sarrera dokoa izango da.

Taldeak ‘Bidoi bete gasolina’ aurkeztuko du lehen aldiz oholtzaren gainean, labetik atera berri den estudioko lan berria baita.

Punk rockaren errepidean

2022 urtean eman zituen lehen pausoak Garratz taldeak Arrasateko entsegu lokal batean. Musikalki punk rock giroetan kokatzen da banda, betiere bestelako eragin edo estiloei muzin egin gabe, tartean reggaea edo erritmo beroagoak kasu.

Debutekoa lau kantuz osaturiko disko txiki bat izan zen, ‘Hau ez da irratian entzungo’ izenpean kaleratu zena, eta lan horrek bide eman zion urte bete beranduago argitaratuko zen ‘Arnasak estu hartzeraino’ lan luzeari.

Estudioko azken emaitza berriki kaleratu da ‘Bidoi bete gasolina’ izenpean, eta Arrasate bertan sortua eta grabatua izan da taldearen entsegu lokalean eta Hamarratz estudioan. Lan berrian aurretik abiaturiko bidean sakontzen du bandak, bateria azkar, baxu jolasti, riff gitarra bero eta zorrotzak eta ahots urratu bezain melodikoaz.

Garratz

Egun, Marc Lopez (baxua eta azpi-ahotsak), Jokin Bereziartua (ahots nagusia), Liher Larrañaga (gitarra eta azpi-ahotsak), Andoni Agirre (gitarra eta azpi-ahotsak) eta Jon Nevado (bateria) osatzen dute Garratz taldea, eta era honetan taularatuko dira Irati tabernan eskaini behar duten emanaldian. Ondoren, Euskal Herrian zehar aurkeztuko dute disko berria, eta bide horretan laster iragarriko dituzte datak sare sozialetan.

Ubicación

Irati taberna
Ferrerías Kalea 27
Arrasate. Gipuzkoa

Enlaces

Garratz taldea

Irati taberna