‘Gipuzkoa begiragarria’, lau argazkilariren begirada gaur egungo ‘Ipuscua’-ri
Fecha
24.11.25 - 01.03.26
Lugar
Gipuzkoa - Donostia

Tabakaleran kokatutako Kutxa Fundazioa Arteguneak María Azkarate, Peter Bialobrzeski, Dragana Jurišić eta Lobo Altuna argazkilarien ‘Gipuzkoa begiragarria’ erakusketa du ikusgai 2026ko martxoaren 1era arte. Muga, paisaia, lurraldea eta hango biztanleak dira erakusketaren ardatz eta argazki proiektuaren oinarri.
Erakusketa Gipuzkoako lehen aipamen dokumentatutik, Ipuskoa, mila urte igaro direla ospatzeko ekitaldien barruan kokatzen da. Komisarioa Ramón Esparza da. Erakusketaren izenburuak erreferentzia egiten dio 1932an Pascual Marinen argazkiak bilduta argitaratutako ‘Gipuzkoa begiragarria’ (‘Lo admirable de Guipúzcoa’) liburuari. Argazkilari haren funtsa Kutxa Fundazioa Fototekaren zaintzapean dago gaur egun, eta haren jatorrizko negatiboen garaiko kopiekin eta irudi positibatuekin batera jarri dira erakusketan ikusgai.
Ubicación
Tabakalera
Donostia. Gipuzkoa