‘Godoten esperoan’, Zurriola antzerki eskolaren eskutik

Fecha

14.11.23

Lugar

Gipuzkoa - Donostia

Antzerki lanaren kartela.
Antzerki lanaren kartela. (NAIZ)

Godoten esperoan, edo gizakiaren xelebretasun trajikoa gordin antzezturik (birritan, behin eta berriro, ez da deus gertatzen). Bide galdu batean, Vladimir eta Estragon esperoan daude. Eurek ere ez daukate garbi zinezko esperantzaz ari diren ala denbora eta etsipena engainatu beharrez.

Astearte honetan da hitzordua arratsaldeko 19.30ean Gazteszena aretoan.

Samuel Beckett-en lan ezagun hau hizkuntza askotan taularatu da. Zurriola antzerki eskolak euskaraz lehen aldiz taularatuko du lan ezaguna. «Euskaraz lan hau lehen aldiz antzeztea erronka eta ohorea izan da», adierazi dute arduradunek.

Donostiako ikastetxeak euskararen eta antzerki amateurraren alde egiten duen apostu eta lanari jarraiki, Juan Garzia Garmendiak euskaratutako lana antzeztuko du.

Muntaia Joserra Fachado Alberdik zuzendu du eta aktore lanetan Nerea Arriola, Aitor Andonegi, Amaia Elizalde, Izaskun Labat, Josu Ariño eta Jasone Artutxa arituko dira.

Sarrerak webgunean eskura daitezke.

Ubicación

Gazteszena
Jaialai Kalea, 22
Donostia. Gipuzkoa