Groseko Artainu konpartsak bere 25. urteurrena ospatuko du

Fecha

01.02.26 - 01.02.26

Lugar

Gipuzkoa - Donostia

Inude eta artzainen konpartsa.
Inude eta artzainen konpartsa. (ARTAINU)

Artainuk, Groseko artzai eta inudeen konpartsak, aurten bere 25. urteurrena ospatuko du igande honetan, otsailak 1, Kandelaria bezperan. Aurten 82 dantzari, 30 danborjole, 68 figurante, Deiadar txarangako 16 musikari eta bi buruhaundi aterako dira; guztira, 200 partaide.

Ekitaldiak 11.30ean hasiko dira, Txofre kalean. Hau izango da egingo duten ibilbidea: Txofre, Jose M. Soroa, Marino Tabuyo, Jose Arana, Bermingham eta San Frantzisko kaleak. Katalunia plazara 12.30ean iritsiko dira eta bertan ohiko parodia egingo dute.

Aurten ‘Aitona’ izeneko oroimenezko saria emango diote Zurriola ikastolari.  Ibilbideak kale hauetatik jarraituko du: Trueba, Secundino Esnaola, Padre Larroka, Karkizano, Padre Larroka, Mirakruz, Gloria, Galtzada Nagusia, Nafarroa Behera, Secundino Esnaola, Bermingham eta General Artetxe, 14.15ak aldera amaituta. 

Ubicación

Txofre plaza

Donostia. Gipuzkoa