Gure Zirkua Gasteizera itzuliko da zortzi urteren ostean
Fecha
22.10.26 - 07.12.26
Lugar
Araba - Gasteiz

Gure Zirkuaren egonaldi bat. (Patxi BELTZAITZ)
Gure Zirkua Gasteizera itzuliko da Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuaren laguntzarekin. 2017an Iker Galartza aktore eta umoristak sortua, lehen euskal zirku ibiltaria da Gure Zirkua.
Errenterian urriak 24an bukatu ondoren eta Abadiñoko egonaldiaren ostean (urriak 30etik azaroaren 14ra), Gure Zirkua Arabako hiriburura joango da. Azaroaren 21etik aurrera publiko orori zuzendutako emanaldiak eskainiko ditu Musikaren Pasealekuan egongo den karpan. Zehazki, azaroan 21, 22, 27, 28 eta 29an izango dira hitzorduak, eta abenduan beste hiru data zehaztu dituzte: 4, 6 eta 7a.
Sarrerak salgai daude Gure Zirkuaren web orrialdean.
Ubicación
Musikaren Pasealekua
Gasteiz. Araba