Haize-Arrosa ‘Magala’ diskoa aurkeztuz Abadiñon

Fecha

24.01.26 - 24.01.26

Lugar

Bizkaia - Abadiño

‘Magala’ diskoa taularatuko du bandak Abadiñon.
‘Magala’ diskoa taularatuko du bandak Abadiñon. (BAGA BIGA)

Haize-Arrosa taldeak ‘Magala’ izeneko disko berria kaleratu du Baga Biga Musika Ideiak zigiluaren babesean, eta estudioko bigarren diskoa aurkezteko kontzertu bira jarri du abian.

Larunbatean Abadiñoko Errota Kultur Etxean eskainiko dute emanaldia, 19.00etatik aurrera ariko dira zuzenean. Sarrerak aurrez Kultur Etxean bertan, eta Udal Mediatekan eskura daitezke 5 euroen truke.


Ene Bada taldetik, Haize-Arrosara

90. hamarkadaren amaieran Ene Bada taldean aritu ziren Haize-Arrosa taldeko zenbait kide. Nagusiki trikipop giroak jorratzen zituen honako taldeak, eta estudioko bi disko eta dozenaka emanaldi eskaini zituzten hamar urtetako musika bidean.

2007 urtean desegin zen banda Plateruena antzokian eskaini zuten azken emanaldiarekin, uzta oparoa utziz bere bidean. 2022. urtean piztu zitzaien berriz musika sortzeko grina, eta Haize-Arrosa izenpean egin dute aurrera, musika bide berriak abiatuz.

Musikalki folk-rock musika eremuan kokatzen dute euren burua, betiere feminismoa ardatz bezala hartuta.

Magala

Taldearen lehen diskoak 2023 urtean ikusi zuen argia ‘Ez dugu zor ezer’ izenpean, eta disko hori besapean makina kontzertu eskaini dituzte gurean. Berriki, ‘Magala’ diskoa kaleratu du bandak, estudioko bigarren emaitza, lehen diskoaren jarraipen logikoa izan daitekeena, taldeak tinko eusten diolarik haserako musika bideari.

Hala ere, lan berrian badira musika territorio berriak, eta taldearen musika paleta handitu da erritmo berriei toki eginez betiere. Emakumea, tradizioa eta transmisioa oinarri hartuta, folka, bestelako erritmoekin uztartzen dute, kantu bakoitzari behar duena emanez.

Faltriqueira taldeko lagunak izan dituzte ondoan diskoari izena ematen dion kantuan, eta Moonshine Wagon taldekoak ere batu zaizkie bideo formatuan kaleratu duten ‘Politte’ abestian. Kantuen letrak egiterako garaian Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Igor Elortza, Unai Iturriaga edo Jone Larrinaga izan dituzte lagun.

Ubicación

Errota Kultur Etxea
Errota Kultur Etxea
Abadiño. Bizkaia

Enlaces