Hernaniko Hariak zinemaldia emakume izen propioena izango da
Fecha
05.11.26 - 15.11.26
Lugar
Gipuzkoa - Hernani

Hariak jaialdiak bosgarren urteurrena ospatuko da Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan azaroaren 5etik 15era. Migrazioa; emakumeen kontrako indarkeria; mendebaldeko gure herrialdeetako kontsumo ereduek munduko beste tokietan duten inpaktua; estraktibismoaren eragina; gerrak eta gatazka politikoak; aldaketa klimatikoa; memoria edota emakumeei ahotsa ematea dira orain arteko edizioetan landu direnak.
Aurtengoa, emakumeen izen propio askoko edizioa izango dute, dokumental gehienek dituztelako emakumeak protagonista.
HARIAK bi aste iraungo duen zinemaldia izango da: ostegunetik igandera, arratsaldero izango da hitzordu bat Kulturarteko Plaza Feministan (18.00etan). Larunbatetan, hitzordua bikoitza izango da, goizeko saioa ere izango baita. Sarrera doakoa izango da saio guztietara.
Kasu guztietan, lehenengo, dokumental bat ikusteko aukera izango da eta ondoren, gaian sakontzeko solasaldiaren tartea izango da. Dokumental-zuzendariak, protagonistak edo gaian sakontzeko aditu gonbidatuak izango dira horiek.
Aurtengoan, izango dira Lorea Flores Greenpeeaceko Euskadiko arduraduna; Lander Garro zuzendaria; Marra Junior ekintzaile antiarrazista; Celeste Aguero feminista antiarrazista argentinarra; Marguerite Ebou kulturarteko bitartekaria; Omaira Castellanos, Hernani bizi den giza eskubideen defendatzaile kolonbiarra edota Safura Khawarazmi Euskal Herrina bizi den afganiarra.
Ubicación
Kulturarteko Plaza Feminista
Hernani. Gipuzkoa