Hernanikomik, euskarazko komikiaren plaza
Fecha
20.11.26 - 21.11.26
Lugar
Gipuzkoa - Hernani

Hernanikomik euskal komikiaren azokaren bosgarren edizioa badator. Azaroaren 20 eta 21ean ospatuko da Hernaniko Atsegindegi plazan, euskal komikigileen eta Hernaniko Udal Liburutegiaren arteko elkarlanari esker.
Azokaren ordutegia honakoa izango da: 11.00-14.00 goizez eta 17.00-20.00 arratsaldez.
Aurten, Patxi Huarte ‘Zaldieroa’ izango da Hernanikomik-eko omendua Joseph Camino sariarekin. «Patxi Huartek komikigile gisa jasoko duen lehenengo aitortza da. ‘Zaldieroa’ komikigilea baino askoz gehiago da: bineta bidez zabaltzen du bere pentsamendua, sintetizatuta. Bazen garaia komikigintzatik aitorpena egitekoa», adierazi du Dani Fano komikilariak eta antolakuntza taldeko kideak.
Bertso-afari marraztua ere izango da egitarauaren barruan, bigarren urtez (azaroak 20, Santa Barbara elkartea). Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bertsotan, marrazkiak egiten Amaia Carrere eta Exprai, eta Asisko Urmeneta gai-jartzaile eta gidari lanetan. Txartelak azaroaren 2tik 16ra salduko dira, 25 eurotan, Biteri kultur etxean.
Ubicación
Atsegindegi plaza
Urbieta kalea 11
Hernani. Gipuzkoa