Indartsu datoz aurtengo Inauteriak Gasteizen
Fecha
10.02.26 - 17.02.26
Lugar
Araba - Gasteiz

Inauteriak otsailaren 10etik 17ra iritsiko dira Gasteizera, ekitaldi jendetsuz betetako agendarekin. Jaien egitaraua 29 konpartsen aurkezpenarekin hasiko da otsailaren 10ean, asteartean, Goiuri Jauregian, 18.30ean.
Hilaren 12an, ostegunean, Ostegun Gizenean hasiko dira Inauterietako ekitaldiak. 18.15ean, hiriko kaleetan zehar abesbatzek kalejira egingo dute. Ibilbidea Probintzia plazan amaituko da, 19.30ean, eta ia 300 neska-mutileko taldeak abesti tradizionalen errepertorioa joko du elkarrekin.
Hurrengo egunean, 20.00etan, Foru plazan, Indarra kultur elkartearen ‘Museotik plazara, iruditik dantzara!’ ikuskizunaren txanda izango da.
Hala, gasteiztarren egun handira iritsiko gara: Inauterietako larunbatera (otsailak 14). Egun horretan ateratzen dira mozorroak kalera. Goizean, 13.00etan, Gasteizko Margolarien Kalejira iritsiko da Geltoki plazatxotik Andre Maria Zuriaren plazaraino. Kalejira amaitzeko, Inauterietarako gonbidapena egingo da Arka plazan, eta Ibiltariari mozorroa jarriko diote.
Arratsaldean, aldiz, konpartsen lehen desfilea egingo da, 18.00etan. Iparralde gizarte-etxetik atera eta ibilbide hau egingo du: Legutianoko Atea, Bilbo plaza eta Frantzia, Bake, Ortiz de Zarate eta Florida kaleak. Aurten, 6.979 pertsona aterako dira guztira.
Egunari amaiera emateko, DJ Xaiborrek musikarekin girotuko du Plaza Berria 19.30etik aurrera. Geroago, 23.00etik 02.00etara bitartean, Akerbeltz taldeak dantzaldia eskainiko du. Aldi berean, 21.30etik 23:30era bitarte, Skapaie taldearen eskutik, Elektrotxarangak hiriko erdiguneko kaleak girotuko ditu.
Inauterietako bigarren desfilea izango da igandeko, otsailaren 15eko, ekitaldi nagusia. 12.00etan hasiko da eta bezperako ibilbide bera egingo du.
Inauterietako asteartean, Sardinaren Ehorzketa tradizionalarekin amaituko da 2026ko Inauterietako egitaraua (otsailaren 17an). 18.00etatik aurrera, Joselu Anayak taldeak jarriko du musika Plaza Berrian, eta 20.00etan segizioa eta sardina erretzeko ekitaldia egingo dira Inauteriei amaiera emateko.
Sardina Turismo Bulegoan (Espainia Plaza) egongo da ikusgai otsailaren 9tik aurrera.
Ubicación
Goiuri Jauregia
Gasteiz. Araba