Izaki Gardenak Bergaran
Fecha
08.06.25 - 08.06.25
Lugar
Gipuzkoa - Bergara

Hasiak dira Euskal Herriko luze zabalean herri eta auzoetako jaiak, eta hemendik aurrera txoznagune eta herriko plazetako emanaldiak nagusituko dira musika agendan. Asteburu honetan Bergarako jaiak ospatuko dira, eta urtero bezala musika egitarau ederra prestatu du Xaxau Jai Herrikoien Konpartsak txoznagunean. Antolatu dituzten emanaldien artean Izaki Gardenak taldearen saioa nabarmenduko dugu, ekainaren 8an, igande arratsean burutuko den saioa. 19.00etan igoko da banda gasteiztarra agertokira ‘Orube’ diskoa aurkeztera, doakoa izango den emanaldian.
Jon Basaguren musikariak jarri zuen abian Izaki Gardenak egitasmoa 2011 urte inguruan. Bakarkako egitasmo zena banda itxura hartu zuen denborarekin, eta egun boskote bezala taularatzen da taldea. Musika bidean iraupen luzeko bost lan plazaratu dituzte, eta tartean, zuzeneko bat eta zenbait single txiki. Taldearen azken emaitza 2024 urteko neguan ikusi zuen argia ‘Orube’ izenpean, lehen aldiz Alde ilunA zigiluaren babesean. 2024 urtean Granadako La Mina estudioetan grabatu ziren zortzi kantu berri biltzen ditu estudioko azkenak, musikalki taldeak aurrez abitu zuen bidean sakonduz, eta era berean territorio berrietan murgilduz. Aitor Agirre (baxua, ahotsak), Joseba Baleztena (gitarra, ahotsak), Jon Basaguren (ahotsa, gitarra), Dani Arrizabalaga (bateria) eta Libe Kortazar (teklatua, ahotsak) izango dira taula gaineko Izaki Gardenak.
Xaxau Kontzertuak
Izaki Gardenak taldearen emanaldiez gain, bestelako kontzertuak antolatu ditu Xaxauk, musikakli, egitarau koloretsu eta anitza osatuz. Ekainaren 6an, ostiral gauez, Harrikada (barricada taldearen bertsioak), Frigo eta Bihurri Dub Sound System ariko dira zuzenean. Larunbatean, berriz, Burutik, Bengo, Kitziki erromeria taldeen txanda izango da, eta Ederos egitasmoarekin borobiltzeko gaualdia. Azkenik, astelehen arratsean Trikidantz taldeak girotu du txoznagunea, eta gauean, 23.00etatik aurrera Ganibet biko gaztearen ‘Zure Zeru’ disko berria ezagutzeko parada izango da, eta Merina Gris taldea ikusteko aukera izango da aspaldiko partez agertoki batean.
XAXAU JAI HERRIKOIEN KONPARTSA - MUSIKA EGITRAUA - TXOZNAGUNEA
EKAINAK 6 OSTIRALA
22:30 Harrikada + Frigo + Bihurri Dub Sound System
EKAINAK 7 LARUNBATA
22:30 Burutik + Bengo + Kitziki erromeria + Ederos
EKAINAK 8 IGANDEA
19:00 Izaki Gardenak
EKAINAK 9 ASTELEHENA
20:15 Trikidantz
23:00 Merina Gris + Ganibet
Ubicación
Txoznagunea
Bideberri kalea
Bergara. Gipuzkoa