Izan Bai taldearen lehen kontzertua Aginagako Eliza Zaharrean

Fecha

22.02.25 - 22.02.25

Lugar

Gipuzkoa - Aginaga

Izan Bai taldeko kideek lehen emanaldia eskainiko dute.
Izan Bai taldeko kideek lehen emanaldia eskainiko dute. (IZAN BAI)

Izan Bai taldeak bere lehen kontzertua eskainiko du larunbat arratsean Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean. Euskal Herriko musika eszenako musikari arituak batu dira egitasmo berri honetan, eta dagoeneko kalean dute debuteko diskoa den ‘Dena Galdu Baino Lehen’ lana. Emanaldia 18.00etan hasiko da eta sarrerek 2 euroko balioa izango dute. Aurre salmentan usurbilkultura atari digitalean eros daitezke on line, eta fisikoan kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago eskuratu ahal izango dira sarrerak Eliza Zaharrean bertan. Emanaldia Txiskeroak talde gazteak zabalduko du, Usurbil bertatik kantu propio eta hainbat rock bertsioekin kantu zerrenda osatuz.

Ixak Arruti

Ixak Arruti musikari usurbildarrak jarri du abian Izan Bai musika egitasmoa. Urteak atzera Mendueku Itxua, Izerberg, La Regadera edo Neona bezalako taldeetan ibili eta gero, abentura berri bat jarri zuen martxan 2022 urte inguruan. Musikalki bere sustraietara itzuli da egitasmo berri honekin, eta berriz ere metal doinu indartsuak dira nagusi proposamen berriak. Izan ere, heavy metal koordenadatan dator Izan Bai taldea, melodia handiko abestietan.

Berak sortu ditu disko berria osatzen dute hamar kantuak, eta Zumaiako Ozen estudioan grabatu dira kantuak 2024 urteko udan. Bakarkako egitasmoa zena, banda bilakatu da egun, eta zenbait musikari batu ditu bere ondora. Bide horretan Urtzi Olaziregi (baxua), Martin Larrañaga (bateria) eta Ibon Aginaga (gitarra) lagunak taularatuko dira Ixak Arrutirekin batera. Aurretik Mendeku Itxua, SOA, Krauusk edota Kudai taldeetan ibilitakoak dira musikariak.



Ubicación

Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea
Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea
Aginaga. Gipuzkoa

Enlaces