Joseba Sarrionandia eta Simon Gandarias, Ibarrangelun ostiralean

Fecha

28.11.25 - 28.11.25

Lugar

Bizkaia - Ibarrangelu

Simon Gandarias artzaina.
Simon Gandarias artzaina. (PAMIELA)

Simon ‘Sam’ Gandarias bertsolari eta artzain euskal-amerikarraren istorioa berreskuratu du Joseba Sarrionandiak ‘We are plenty in here Euzkadin eginak’ (Pamiela) liburu zirarragarrian. Eta Gandarias ahanzturatik atera ondoren, haren jaioterrian, Ibarrangelun, izango da iurretarra ostiralean, azaroak 28an, 19.00etan.

Ibarrangeluko Kultur Etxean (Ibaeta, 4) aurkeztuko du Joseba Sarrionandiak atera berri duen liburua, ‘We are plenty in here Euzkadin eginak’ izeneko saiakera. Beste edozein aurkezpena izan zitekeen hau, baina badu bere ‘zera’, Bizkaiko kostaldeko Busturialdeko herri honen bertan jaio baitzen Simon Gandarias, liburuaren protagonista, hain justu, ahanzturatik Sarrionandiak atera duena. Ibarrangeluko udalak aipatu duenez, liburua «herriarentzat opari bat izan da».

Ubicación

Kultur Etxea

Ibarrangelu. Bizkaia