Josetxu Piperrak & La Riber Band, Abadiñoko jaietan

Fecha

01.05.26 - 01.05.26

Lugar

Bizkaia - Abadiño

Josetxu Piperrak abeslariak gidatzen du La Riber Band taldea.
Josetxu Piperrak abeslariak gidatzen du La Riber Band taldea. (BOOM BOOM PRODUCCTIONS)

Eguraldi eguzkitsuekin batera hasiak dira jaiak Euskal Herriko herri askotan. Andoain, Legazpi eta Zaldibia dira horietako batzuk, eta tartean Traña-Matiena auzoko jaiak Abadiñon.

Izan ere, egitarau ederra prestatu dute egun hauetarako Abadiñon, eta tartean maiatzaren lehenean ospatuko den Ainke, Impuesto Revolucionario eta Josetxu Piperrak & La Riber Band taldeen kontzertua nabarmendu daiteke. 22.00 aurrera hasiko dira zuzenekoak eta musika festak goizaldeko ordu txikiak bitartean iraungo du.

Josetxu Piperrak & La Riber Band

Josetxu Piperrak & La Riber Band izango da gaueko kartel-burua. Josetxu Piperrak mitikoak gidatzen duen banda geldiezin dabil azken garaian, eta kontzertu bira erraldoian murgildua da azken hilabeteetan.

80. hamarkadaren amaieran sortu zen Piperrak taldearen kantuak nagusi dira egitasmo honetan, taldeko buru izan zen Josetxuren ekimenez sortu baitzen banda. Era berean azken urteetan kantu berriak sortu dituzte, eta horiek ‘Nadie al Volante’ diskoan islatu dituzte, atzera begira egonda ere, kantu berrien aldeko apustua eginez.

Abadiñon eskainiko duten emanaldian lan berriko kantuak entzungo dira, betiere, Piperrak taldearen kantu mitikoekin batera osatuz kantu zerrenda.

Ainke

Durangaldetik dator Ainke taldea. 2021 urtean eman zituzten lehen pausoak eta musika bidean hiru disko kaleratu dituzte, horietako azkena 2025 neguan argia ikusi zuen ‘Ahausi’ EP lana. Bost kantuz osatua datorren lanean punk rock musika nagusitzen da, eta tartean NO FX taldearen kantu moldaketa bat entzun daiteke.

Impuesto Revolucionario

Izenari erreparatuta soilik argi dago Eskorbuto taldeari egiten dioten keinua. Izan ere, Impuesto Revolucionariok Eskorbuto taldeari gorazarre egiten dio, eta zuzeneko emanaldietan Santurtziko bandaren kanturik ezagunenak jotzen dituzte, punk zaletuen gozamenerako.

Ubicación

Traña - Matiena
Traña plaza
Abadiño. Bizkaia

Enlaces

Abadiñoko udala