KAK!, Fruizko Herriko tabernan

Fecha

27.03.26 - 27.03.26

Lugar

Bizkaia - Fruiz

Irati, Asier Joanes eta  Etxahun dira Kak!
Irati, Asier Joanes eta Etxahun dira Kak! (KAK!)

Martxoaren 27an Fruizko Herriko tabernan ariko da zuzenean Kak! taldea ‘Azken Bariku musikatuak’ zikloaren barnean. Emanaldia 21.30etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.

Meñaka herriko laukoteak ‘Kendutako azken kartela’ diskoa aurkeztuko du zuzenean, taldearen debuteko lana.

Errautsetatik

Zazkel taldearen errautsetatik sortu zen Kak! taldea 2023 urtean. Irati Arregi (gitarra eta ahots nagusia), Asier Martinez (baxua) eta Etxahun Arregi (bateria eta ahotsa) abentura berri bat jartzen dute martxan Zazkel amaitzean, eta laukotea Joanes Garmendia (gitarra) musikariarekin borobiltzen da Kak! sortuz.

Musikalki rock eta pop girotan murgiltzen da Kak! taldea bere kantuetan, eta era berean, punka, post punka edo new wavea bezalakoak entzun daitezke zenbait pasarteetan. Askotariko eraginak ditu bandak, eta horien artean The Jam, Blondie, The Cure, Anari edo Dut aipatzen dituzte taldekideek. Ahots melodia ederrak, gitarra riff beroak eta base erritmiko indartsua du bandak, debuteko diskoak ongi erakusten duten bezala.

Kendutako Azken Kartela

Taldearen estudioko lehen emaitza 2025 urteko neguan ikusi zuen argia ‘Kendutako azken kartela’ izenpean binilo eta CD formatuan. Bertan, taldeak sorturiko zazpi kantu eta Itoiz taldearen ‘Phuntzionariat’ kantuaren moldaketa topatu daitezke, Mikel Reparazen estudioan grabatuak eta Kaki Arkarazok masterizatuak Garate estudioetan. Diskoa kalean zuzeneko emanaldietan murgildua dabil laukote bizkaitarra.

Ez da hau izango taldeak asteburuan eskainiko duen emanaldi bakarra eta bide horretan Larrabazterrako Auzoetxean ariko da banda zuzenean larunbat gauez. Saioan Xak izango dute alboan, Paxkal Irigoyen musikariak gidatzen duen egitasmmo berria, disko berria besapean ere.

Ubicación

Herriko taberna
Herriko taberna
Fruiz. Bizkaia

Enlaces

Kak!