Kuartz eta Karma Beskoitzen

Fecha

24.05.24 - 24.05.24

Lugar

Lapurdi - Beskoitze

Kuartz taldeko Ibes eta Oihan.
Kuartz taldeko Ibes eta Oihan. (KUARTZ)

Maiatzaren 24ko arratsean Kuartz eta Karma taldeak zuzenean ariko dira Bixintxo kultur gunean, Beskoitzen. Kontzertuak 21.00etan hasiko dira, eta aurretik taloak jateko aukera izango da ikastolaren aldeko gaualdian. Rock gaualdi beroa izango da, non bi musika talde gazte gertutik ezagutzeko aukera izango den. Kontzertuak doakoak izango dira.

Kuartz

Nafarroa Behereko Bastida herrian dute entsegu lokala Kuartz taldeko Ibes Mongaburu (gitarra eta ahotsa) eta Oihan Delavigne (bateria) musikariek. 2016 urtetik daude martxan, eta dagoeneko bi disko kaleratu dituzte. Debuteko diskoak 2018 urtean ikusi zuen argia eta urtebete geroago iritsi zen iraupen luzeko bigarrena. Lehen diskoa kolore ilunekoa zen. Bigarrenean zuria da nagusi. Musikalki rock eta blues giroak jorratzen dituzte, stoner edo bestelako giro oldarkorrei toki eginez, betiere kantuak sortzeko ahotsak, bateria eta gitarra soilik erabiliz. 100 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte han-hemenka, eta taula gaineko biko arriskutsua da.

Karma

2023 urtean eman zen ezagutzera Nafarroa Behereko eta Lapurdiko musikariek osaturiko Karma talde gaztea. Hiruko moduan taularatzen dira: Antton Araspin (gitarra eta ahotsa nagusia), Benjamin Delabaca (baxua eta koroak) eta Miguel Etxeberri (bateria eta koroak). Rock musika lantzen dute eta dagoeneko kalean dute autoekoizpen gisara kaleratu duten debuteko diskoa. ‘Odolean dena’ izena darama lanak eta bost kantuz osatua dator, 20 minutuko iraupenarekin.

Ubicación

Bixintxo kulturgunea
Bixintxo kulturgunea
Beskoitze. Lapurdi

Enlaces