La Bota Rock jaialdia Lizarran

Fecha

27.04.24 - 27.04.24

Lugar

Nafarroa - Lizarra

Aspaldiko partez Lin Ton Taun zuzenean ikusteko aukera izango da.
Aspaldiko partez Lin Ton Taun zuzenean ikusteko aukera izango da. (LIN TON TAUN)

Apirilaren 27 gauean ospatuko da Lizarran Bota Rock jaialdiaren bosgarren edizioa. Lin Ton Taun, Rodeo eta Ezkutu taldeak osatuko dute gaueko afitxa eta 21.00etatik aurrera hasiko da musika festa. Emanaldia, nola ez, la Bota elkartean ospatuko da, zuzeneko musika gertutik bizi daiteken areto ederrean. Sarrerak 10 euroko balioa izango dute, eta Bar Berrin, Ametsa Tabernan, Iosebe Ilepaindegian eta Ino Liburudendan eskura daitezke aurrez. Egunean bertan 12 euro ordaindu beharko dira elkartearen sarreran.

Lin Ton Taun kartel buru

Urte batzuk lozorroan izan eta gero, berriz ere zuzenean aritzeko gogoz da Lin Ton Taun taldea. 90. hamarkadaren erdialdean talde esanguratsua izan zen honakoa, trikia eta rock musika uztartuz era berezi eta erakargarrian. Bidean, lau disko argitaratu zituzten hamar urteko musika bidean. Lehen bi diskoak Esan Ozenki diskoetxearen babesean argitaratu zituzten, eta azken biak, Warner-Dro multinazional handiarekin. Ondoren taldea lozorro luze batean sartu zen, eta duela hamarkada bat ekin zioten kontzertu puntualak eskaintzeari. Larunbatean Lizarran izango dira, eta momentuz, hauxe da iragarri duten emanaldi bakarra.

Gaueko bigarren taldea Rodeo izango da. Aspaldiko partez taldea zuzenean ikusteko aukera izango da larunbatean. Ia bi urteko kontzertu bira etengabea amaitu ostean, hilabete batzuetako geldialdia iragarri zuen taldeak, eta dagoeneko amaitu da itxaron tartea. Entsegu lokala utzi eta agertokietara itzuliko da Rodeo, stoner eta rock gordineko kantuak taularatzeko Lizarran.

Emanaldia Ezkutu taldeak zabalduko du. 2023an Iruñerrian sorturiko taldea da honakoa, eta musikalki rocka, punka eta metala estiloak uztartzen ditu bandak kantuetan. ‘Barne piztiak’ diskoa aurkeztuko dute emanaldian.

Ubicación

La Bota Elkartea
La Bota elkartea
Lizarra. Nafarroa

Enlaces