Madame Birrots Burlatan
Fecha
28.02.25 - 28.02.25
Lugar
Nafarroa - Burlata

Madame Birrots talde nafarrak pasaden urteko neguan argitaratu zuen ‘Birrotxak’ debuteko diskoa, eta geroztik zuzeneko emanaldietan murgildua da boskotea. Ostiral honetan Burlatako Axular Kultur Elkartean ariko dira zuzenean arratsaldeko 20.00etatik aurrera eta doako emanaldian.
Birrotxak
Bost emakumeek osaturiko musika taldea da Madame Birrots. Baztan bailarako kideez osatua dator banda, eta lehen helburua beraien buruak ahaldundu eta bertsio kontzertu bat ematea bazen ere, laster hasi ziren kantu propioak sortzen. Pauso txikiekin urrats handiak eman ditu bandak, eta egun bederatzi kantuz osaturiko lehen diskoa kaleratu dute auto-ekoizpen bidez. Taldeak berak sortu dituen zazpi kantuei, bi bertsio gehitu dizkiote, eta PJ Harvey eta Nine Inch Nails moldatu dituzte euskarara. Kattalin Ezkerra Sobrino, ahotsa eta pandereta; Izargi Zumarraga Etxandi, gitarra elektrikoa eta koroak; Alazne Untxalo Erregerena, bateria eta koroak; Uhaina Apezetxe Murua, gitarra akustikoa eta koroak; eta Eneritz Mitxelena Irazoki, celloa dira Madame Birrotx eta talde era honeta grabatu dute lehen diskoa Berako Atala estudioetan. Musikalki folk eta pop giroak uztartzen ditu boskoteak, batzuetan rock giroetara bideratuz doinuak, eta besteetan giro lasaiagoetan murgiltzen dira ordubete inguru irauten duen zuzenekoan.
Datozen aste eta hilabeteetarako ere zenbait emanaldi hitzartu ditu bandak, eta bide horretan, Baigorrin, Iruñean, Burlatan, Villabonan, Orion edota Ziburun ariko dira zuzenean disko berria aurkezten.
Ubicación
Axular kultur elkartea
Ermita kalea 20
Burlata. Nafarroa