Maria Rivero Ugaoko jaietan
Fecha
14.09.25 - 14.09.25
Lugar
Bizkaia - Ugao

Irailaren 14an Maria Rivero musikariak bere musika bideko hogei urteak ospatuko ditu Ugao herriko txosnagunean zuzeneko berezi batekin. Emanaldia biko formatuan eskainiko du, eta bide horretan Eriz Perez gitarra-jotzailea izango du lagun agertoki gainean bere musika bidea errepasatzeko. Goizean zehar Emakume Sortzaileen Azoka izango da txosnagunean bertan, eta 13.00etan hasiko da emanaldia.
Maria Rivero
Euskal Herriko musika eszenako ahotsik berezienetako da Maria Rivero abeslariarena. Gazte zela, 2005. urtean abiatu zuen bidea lagunartean Apurka taldean eta bertan eman zituen lehen pausoak. Gerora, Siroka, Hutsa, eta Kintsukoroi taldeetan aritu izan da etenik gabeko bi hamarkadetan, azken urteak bere izenpean aritzeko.
Siroka taldearekin pop rock giroetan sakondu zuen dozenaka emanaldi eskainiz hamar urteko bidean, diskografia oparoa utziz. Azken urtean egitasmo pertsonalagootan aritu izan da gitarra akustikoa eskuan, Hutsa edo Kintsukoroi bezalakoetan besteak beste, azkenik, Maria Rivero bezala plazaratzeko, estudioko diskoak eta zuzenekoak.
Bakarkako bidea
2018an abiatu zuen bakarkako bidea Riverok Mark Jordan musikariarekin batera sorturiko kantu batekin, eta 2020. urtean iritsi zen lehen disko luzea ‘Parentesiak’ lanarekin. 2023an, berriz, ‘Lerro paraleloak’ ikusi zuen argia, orain arteko estudioko azken emaitza. Sareetan iragarri duenez, ordea, laster ikusiko du argia ‘Bilau’ izeneko disko berriak. Bitartean, azken bi hamarkadetan egindako kantuez gozatzeko aukera izango da igande eguerdiz Ugao herriko txosnagunean.
Ubicación
Txosnagunea
plaza
Ugao. Bizkaia