Martxan dago ‘Databasa’, Feministaldiaren XX. edizioa
Fecha
20.11.25 - 29.11.25
Lugar
Gipuzkoa - Donostia

‘Databasa’ lelotzat hartuta dago martxan Donostiako Feministaldiaren XX. edizioa. Elkartu eta disfrutatzeko espazioak sortzeari garrantzia eman nahi izan diote eta, horregatik, azaroaren 26 eta 27an Kontadoresen antolatutako mahai-inguru eta solasaldiez gain, arlo praktikoari garrantzia emango dion elkartrukerako espazioa ere eskainiko dute.
Azaroaren 28 eta 29an Tabakalerara mugituko dira, bertako Patioan eskaintza anitza egongo baita bi egunez. Ostiralean (hilak 28) hitzaldi, solasaldi eta performancea izango dia 18.00 etatik aurrera, eta larunbatean (hilak 29), berriz, performance, hitzaldi, tarot, musika, kontzertu eta festarako prestatzeko ‘tuneatzeko’ aukera izango da.
Dabadaba aretoan emango zaio hilaren 29an amaiera jaialdiari: Selektora Ichma, Makeda eta Ines DJekin eta VJ set FeminxstProjection.Party taldeekin Festara sartzeko sareei adi egotea gomendatzen dute. Argibide gehiago: www.feministaldia.eus
Ubicación
Tabakalera
Donostia. Gipuzkoa