Maskak, Ezpeletan
Fecha
06.03.26 - 06.03.26
Lugar
Lapurdi - Ezpeleta

Maskak emanaldi berezia eskainiko du ostiral honetan Ezpeleta herrian argitara eman duen ‘Ziklikoa’ bigarren estudioko diskoa aurkezteko. Emanaldi berezi eta errepikaezina izango da, taldeak espresuki egun honetarako prestatu baitu.
20.00etan zabalduko dira ateak eta Puntu kakotx txarangak girotuko du hasiera. 22.00 igoko da Maskak agertokira eta Linoa disko jartzailearekin amaituko ekimena gauerdian.
Sarrerek 17 euroko balio izango dute eta online erosi daitezke taldearen atari digitalean.
Maskak
Lapurdi eta Nafarroa Behereko musikariez osatua dago Maskak taldea. 2024ko apirilean kaleratu zuten ‘Buruz buru’ lehen diskoa, non pop rock kantuak batu zituzten.
Azken bi urteak agertokietan eman dituzte dozenaka emanaldia eskainiz Euskal Herrian barna. Patxi Cazenave (ahotsa), Betti Albor (gitarra), Thomas Saragueta (bateria) eta Battit Etchart (teklatua) dira Maskak gaur egun.
Ziklikoa
Taldeak ‘Ziklikoa’ lana aurkeztuko du emanaldi honetan, eta ondoren bira egingo du Euskal Herrian zehar. Hemen orain arte ukitu gabeko eremuetan murgildu da banda, elektro giroetara bideratuz euren soinu berria.
Pop melodiak mantentzen diren arren, elektronika gailuen presentzia nabaria da, musika tresna guztietan eragiten aurrera pauso sendoan.
Izan ere, Ezpeletan eskainiko duten emanaldia ezberdina eta errepikaezina izango da, biran ikusiko ez diren argi eta soinu jokoak izango baitituzte lagun gaualdi berezian. Musika festa bat izango da, Maskak inoiz baino raveago ikusteko aukera paregabea.
Ubicación
Merkatu estalia
Merkatu estalia
Ezpeleta. Lapurdi