Moonshine Wagon Oñatiko Verduri Hall - Gaztelekuan

Fecha

29.11.26 - 29.11.26

Lugar

Gipuzkoa - Oñati

Moonshine Wagon taldea
Moonshine Wagon taldea (MW)

Azken boladan ugaritu egin dira eguerdietan egiten diren zuzeneko emanaldiak. Kontzertuak beste era batera bizitzeko aukera ematen du honako joaerak, gaua alde batera utzi eta bermut batzuen bueltan zuzenekoak gozatzeko beste modu bat. Oñatiko Verduri Hall - Gaztelekuan ohikoak dira honako emanaldiak, eta azaroaren 29rako Moonshine Wagon taldearen emanaldia iragarri dute 12.30etarako. Sarrerak 15 euroko balioa izango dute aurrez eskuratu ezkero, eta 18 ordaindu beharko dira egunean bertan.

Moonshine Wagon

Gasteiz hiritik dator Moonshine Wagon taldea, baino itxurei erreparatuta Ameriketako Estatu Batuetako banda bat izan daiteke errez asko. Erropa bakeroa, bizar eta ile luzeak eta cowboy kapelak dira beraien ezaugarri nagusiak, eta kontrabaxua, bibolina, banjoa eta mandolina dira beraien armak. Euskal Herrian, estatu Espainolean, Galizian, Katalunian, Frantzian, Italian edota Kroazian aritu dira zuzenean gurean sorturiko Heavy bluegrass giroak mundu zabalera zabalduz.

Heavy bluegrass

Izan ere, musikalki heavy bluegrass giroetan dator Moonshine Wagon taldea, eta, country erritmoetatik, folketik zein punk rocketik edaten dute kantuak sortzeko unean. Pixkanaka pixkanaka egin dute bidea, haserako kontzertu txikietatik, gaur egungo areto eta plaza handietako agertokietara. Taldeak 12 urte bete zituen pasaden urtean, eta '12 years Aged' disko bilduma kaleratu zuten hori ospatzeko, taldearen musika bideko kantu esanguratsuenak bilduz lanean. Nagusiki ingelesez abesten du bandak, baino euskaraz ere badituzte hainbat kantu, tartean, zenbait bertsio ere, Sorotan Bele taldearen 'Marinelaren zain' edo Mikel Laboaren 'Txoriak txori' abestien moldaketak.

 

Ubicación

Verduri Hall - Gaztelekuan
Verduri Hall - Gaztelekua
Oñati. Gipuzkoa

Enlaces

Sarrerak