Nevadah eta Santa Barbara, Bergarako Kartzela Zaharrean

Fecha

19.04.24 - 19.04.24

Lugar

Gipuzkoa - Bergara

Nevadah taldeak  ‘Still Goes On’ diskoa aurkeztuko du.
Nevadah taldeak ‘Still Goes On’ diskoa aurkeztuko du. (IBON URIZAR)

Bergarako Kartzela Zaharrean ‘Egubakoitzak berreskuratzen’ ari dira aspaldian. Musika talde berriak ezagutzeko parada ematen du kontzertu ziklo honek, gurean bidea egiten ari diren proposamenei bide emanez hilabetean behin. Ostiral honetan Nevadah eta Santa Barbara taldeak ariko dira zuzenean, musikalki rock giro beroetan etorriko den gaualdian. Sarrerak gaztetxean bertan eskuratu ahalko dira emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago, gaueko 22.00etan, eta zortzi euroren truke.

Nevadah

Nevadah taldea 2014 urtean sortzen da Durangaldean. Rock and Rolla, Garagea eta Bluesa dira jorratzen dituen musika-estiloak, eta egun, Ekhi Arrieta (ahotsa), Liher Arteaga (gitarra), Jon Agirrebeitia (gitarra), Anartz Ugarte (baxua) eta Pello Bañosek (bateria) osatzen dute. Taldearen estudioko azken lanak 2022an ikusten du argia, ‘Still Goes On’ izenpean, eta disko hori besapean kontzertu biran da taldea.

Santa Barbara

Musikari beteranoak ezkutatzen dira Santa Barbara izenaren azpian. Urretxu eta Antzuolatik dator banda, eta urteak atzera, Hot Dogs, The Nortagirres edo Kobrazulo bezalako taldeetan aritu dira kideak. Rock, punkrock edota hardrock giroak lantzen dituzte kantuetan, eta zuzenean egiten dute eztanda kantuek. Emanaldian sei kantuz osaturiko diskoa taularatuko dute.

Ubicación

Kartzela Zaharra
Kartzela Zaharra
Bergara. Gipuzkoa

Enlaces