Nøgen Donostiako Kursaal aretoan

Fecha

03.01.26 - 03.01.26

Lugar

Gipuzkoa - Donostia

Kursaal aretoaren ospatuko ditu Nøgen taldeak agertoki gaineko hamar urteak.
Kursaal aretoaren ospatuko ditu Nøgen taldeak agertoki gaineko hamar urteak. (AIRAKA)

Nøgen taldeak emanaldi berezi bat eskainiko du urtarrilaren 3 gauean Donostiako Kursaal aretoan. Taldeak hamar urte bete berri ditu agertoki gainean eta hori ospatzeko hitzordua jarri du zaletuekin urte berria abiatzeko. Emanaldian taldearen bidea errepasatuko du boskoteak, hamarkada oparoa honetan sortu dituzten kantuak taularatuz areto ederrean. Kontzertu honetarako sarrera guztiak amaitu dira dagoeneko, eta Kursaalen bertan ez dira salgai egongo.

Hamar urte

2016 urtean abiatu zuen musika bidea Nøgen taldeak, eta geroztik, ez dira agertokitik jaitsi. Denbora tarte honetan estudioko bost disko plazaratu ditu bandak, horietako azkena aurtengo urrian ‘Galdu baino lehen’ izenpean argia ikusi duen binilo lan txikia. 2017 urtean ‘Lys’ disko txikiarekin debutatu zuen bandak, eta gerora ‘Liv til døden’ (2018), ‘Under Alt’ (2020) eta ‘Åben Cirkel’ (2024) diskoak plazaratu dituzte, sarean ere zenbait kantu zintzilikatzearekin batera. Horietako azkena elkarlan bat izan da, ‘Bi Begi Bi lore’ kantaren moldaketa, abestiaren sortzaile den Janus Lester eta bere bandarekin batera egindakoa, eta bideo lan ederrean ikus daitekeena YouTube kanalean. 

Popa eta folka

Musikalki folk  eta pop musika eremuan kokatzen da talde donostiarra, eta taldearen sorrerak haize freskoa ekarri zuen Euskal Herriko musika eszenara. Erritmo elektrikoan aritzen dira ohikoan agertoki gainean, baino formatu akustikoak garrantzi handia du taldearen soinuan. 2023 urtean taldea haserako formaziora itzuli zen, abeslari lanetan berriz Ane Negueruela ari delarik egun. Berarekin batera, Jokin Guilisagasti, Olatz Cuevas, Markel Idigoraseta Alex Irauzusta musikariek osatzen dute Nøgen egun. Donostiako emanaldia mugarri bat izango da taldearen bidean, boskotearen garapena erakutsiko duen kontzertu garrantzitsuan.

Ubicación

Kursaal aretoa
Kursaal aretoa
Donostia. Gipuzkoa

Enlaces