Nogen eta Xutik Bidarrain

Fecha

26.07.25 - 26.07.25

Lugar

Lapurdi - Bidarrai

Xutik taldeak kantu berriak taularatuko ditu Bidarraien.
Xutik taldeak kantu berriak taularatuko ditu Bidarraien. (XUTIK)

Bidarrai herriko jaietan ez da musikarik faltako, eta bide horretan, Xutik eta Nogen taldeak larunbat gauez ariko dira zuzenean, besten egun handian. Arratsaldeko 19.30ean Punttu Kakotx txarangaren txanda izango da kaleak girotuz, rock patxanga eta ska doinuez, eta 21.00etan hasiko dira zuzenekoak agertoki handian. Kontzertuak 10 euroko prezioa izango du, eta sarrerak emanaldi hasi baino ordu erdi lehenago eskuratu daitezke soilik herriko plazan bertan. Gaualdia borobiltzeko Musikalan disko jartzailea ariko da goizaldera bitartean.

Nogen

21.00etan piztuko dira anplifikagailuak agertoki handian, eta Nogen izango da taularatzen lehena. Donostiako bandak 10 urte bete ditu musikan eta uzta oparoa pilatu du diskoak eta zuzenekoak tartekatuz denbora guzti honetan. 2017 urtean ‘Lys’ disko txiki bezain freskoa kaleratu zuen aurkezpen tartel bezala, eta gerora ‘Liv til døden’ (2018), ‘Under Alt’ (2020) eta ‘Åben Cirkel’ (2024) diskoak plazaratu ditu taldeak, sarean ere zenbait kantu zintzilikatuz. Horietako azkena elkarlan bat izan da, ‘Bi Begi Bi lore’ kantaren moldaketa, kantuaren sortzaile den Janus Lester eta bere bandarekin batera egindakoa, eta bideo lan ederrean ikus daitekeena YouTube kanalean. 2026ko urtarrilean Donostiako Kursaal Auditorioan ariko da Nogen zuzenean, non sarrera guztiak amaitu diren dagoeneko. Taldeak hamar urte ospatuko ditu emanaldi berezi batean.

Xutik

2008 urtean du abiapuntua Xutik taldeak, garaian Zpeiz Mukaki kaleko txarangaren garapen gisara. Musikalki ska eta rock koordenadetan abiatu zuten bidea, patchanka eta musika mestizoaren eragin handiaz. Taldearen aro bakoitzean disko anitzak kaleratu dituzten arren, beti argi izan du musika bozgorailu bat dela, eta musika alaia eta dantzaria egiteaz gain, borrokarako tresna ere badela. Izan ere, taldearen bidea espreski lotuta dago herri mugimendu, gaztetxe eta kolektibo ezberdinekin. Diskografia oparoa batu dute urte hauetan guztietan, eta azken garaian hiru kantu berri zintzilikatu dituzte sarean 2025 honetan zehar, akaso, disko luzea izango denaren aurrerapen kantuak. Horien artean ‘Harma tiro pun’ entzun daiteke, borrokak plaza erdira eramateko aldarriaz.

Ubicación

Plaza
Plaza
Bidarrai. Lapurdi

Enlaces