OEP, Xiberoots eta Maloa Brothers, Donostian
Fecha
21.03.26 - 21.03.26
Lugar
Gipuzkoa - Donostia

Martxoaren 21ean mila koloreko gaua antolatu da Donostiako Intxaurrondo kultur etxean. 21.00etatik aurrera, OEP, Xiberoots eta Maloa Brothers ariko dira zuzenean, reggaea, rapa, fusioak, elektronikak, eta sustraidun musika beltzak bat egingo duen jaialdian.
Sarrerak dagoeneko salgai daude Donostiakultura atari digitalean, 14 eurotan online. Leihatilan, 17 euro.
Xiberoots
Xiberoots taldeak ‘Zer agitüko’ lan berria taularatuko du Donostian, labetik atera duen iraupen luzeko hirugarren lana. Hamar urteko bidea egin du Mauleko bandak, eta sustraietara loturik tinko, reggae giroak dira nagusi disko berrian ere, ohiko dub eta ragga giroak mantenduz, eta era berean melodia poperoetara bideratuz sorkuntza berriak.
Izan ere, taldea eraberriturik dator, eta egun seikote moduan taularatzen dira, musikari berriak formazioan. Talde kide berriek giro berriak ekarri dituzte, eta hala ere bandaren esentzia mantentzen da ehuneko ehunean.
Maloa Brothers
Egitasmoa bitxia da Maloa Brothers. Julio Maloa musikariaren inguruan eratzen da –La Raiz eta Nativa taldeetako abeslari nagusia–, egun Bilbon bizi dena. Bere ondoan, Alain Gutierrez eta Aitor Olabarria aritzen dira, eskarmentu handiko musikariak Garilak 26 eta Sutan taldeetan ibiliak ere.
Musikalki kaleko hip hopean, reggean eta doinu fusioan oinarritzen dute jarduna, kantu anitzak landuz euskarazko, gaztelaniazko, portugesezko eta valentzierazko letrekin nahastuz. Zoo, Auxili eta Xabi Solano izan dituzte lagun ‘Dos Caras, Un Fuego’ izeneko lehen diskoan, eta erreferentzia horiek taldearen norabidea marrazten dute argiki.
OEP
Borja Suberbiola musikariak gidatzen du OEP banda donostiarra. Talde berria izan arren, musikari arituak batzen dira bertan, rap giroetara bideratuz egungo jarduna. Kase.O & Jazz Magnetism edo Big Menu bezalako proposamenetik edaten dute besteak beste, banda formatuan taularatuz, errima eta erritmoekin jolastuz.
Ubicación
Intxaurrondo K.E.
Intxaurrondo K.E
Donostia. Gipuzkoa