‘Oihu bat Palestinara’ jaialdia egingo dute martxoaren 21ean Durangon
Fecha
21.03.26
Lugar
Bizkaia - Durango

Durangoko Landako guneak ‘Oihu bat Palestinara’ jaialdia hartuko du martxoaren 21ean. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta hainbat artistak modu autogestionatuan antolatu dute, palestinar erresistentziari babesa agertu asmoz. Era berean, jaialdiaren helburua da Palestinaren aldeko azken hilabeteetako protesten «ondorio errepresiboei» aurre egitea.
Sarrerak Euskal Herriko hainbat puntutan egongo dira salgai, fisikoki. Azaldu dutenez, datozen egunetan jakinaraziko dute zehazki non eskuratu ahal izango diren. Bi prezio izango dituzte, hots, 15 euroan zein 25 euroan salduko dituzte, norberak zenbateko ekarpena egin nahi edo ahal duen erabakitzeko aukera izan dezan.
Besteak beste, Anari, Chulería, joder!, Eire, La Furia, Hofe, Ibil Bedi, J Martina, Malakias, Olatz Salvador eta Mateo Zikuta igoko dira oholtzara. Horrez gain, bertsolariak, dantzak eta bakarrizketak ere izango dira, «egun osoko egitaraua», aurreratu dutenez.
Ubicación
Landako Gunea
Landako Etorbidea, 6
Durango. Bizkaia