Rudelari Eguna Gernikan

Fecha

25.05.24 - 25.05.24

Lugar

Bizkaia - Gernika

The Bandits taldeko kideak.
The Bandits taldeko kideak. (THE BANDITS)

Maiatzaren 25ean XII. Rudelari Eguna ospatuko da Gernikan. Ska eta reggae musika zaleentzako galdu ezineko hitzordua da honakoa, Euskal Herrian gero eta jarraitzaile gehiago dituen musika beroa eta dantzagarrien maitaleen festa. Egitaraua arratsaldeko 18.00etan hasiko da Arrano tabernan egingo duten elkartzearekin; Rudelari Sound Systemen eskutik musika eta giro aparta iragarri dute. Ondoren, 20.00etan, Bagaboos taldeak emanaldia eskainiko du Aterpe tabernan, doan. Bilbon sorturiko musika talde berria da honakoa, musikarien artean eszenako zakur zaharrak topatu ahal direlarik. Gauean Amaika Rude Sound eta Bandits taldeak Astra gunean ariko dira. 22.00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak 12 euroko balioa izango du. Astra gunean bertan eskuratu ahalko dira emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago. Gaualdia borobiltzeko, kontzertua amaitzean Irene Suarez musika jartzailearen eskutik pintxada izango da Zeppe tabernan.

Amaika Rude Sound

Amaika Rude Sound taldeak zabalduko du Astra guneko gaualdia. Bilbo aldeko musikari arituek osatzen duten banda, tartean Akatz taldeko zenbait kidek, eta ‘The Ska and the Abstract Truth’ diskoa taularatuko dute emanaldi honetan. Musikalki ska jazz giroetara bideratzen dituzte euren doinuak.

The Bandits

The Bandits taldea izango da gaueko bigarren taldea. Castello hiritik datorren ska, rocksteady eta early reggae banda da honakoa, gurean gero eta zaletu gehiago dituen taldea. Bederatzi musikarik osatzen dute egitasmoa; hamabost urteko musika bidea dute agertoki gainean. Gernikan ‘La col·lecció dels hits pendents dels Bandits’ diskoa aurkeztuko dute, momentuz taldearen estudioko azkeneko emaitza.


XII. RUDELARI EGUNA - EGITARAUA
18:00 Rude Elkartzea Arranon
20:00 Bagaboos taldea - Aterpe Taberna (Doako emanaldia)
22:00 The Bandits + Amaika Rude Sound - Astra (Sarrera 12 euro)
Kontzertuen ondoren - Irene Suarez (Pintxada) - Zeppe Taberna

Ubicación

Astra
Astra
Gernika. Bizkaia

Enlaces