Rüdiger eta Amaia Miranda Biarritzeko Atabal aretoan

Fecha

18.09.26 - 18.09.26

Lugar

Lapurdi - Biarritz

Felix Buff musikariak gidatzen du Rüdiger egitasmoa.
Felix Buff musikariak gidatzen du Rüdiger egitasmoa. (GUILLAUME FAUVEAU)

Irailaren batera abian dira aretoetako emanaldiak, eta Biarritzeko Atabalen ugariak izango dira abendura bitartean antolatu diren zuzenekoak. Irailaren 18an Rüdiger ariko da zuzenean, ostiralean bertan kaleratuko den  ‘Love is a Muscle’ diskoa aurkezten, Emanaldia Amaia Mirandak zabalduko du, disko berria besapean ere. Sarrera doakoa izango da, baino gonbidapena eskuratzea beharrekoa izango da emanaldira sartzeko. Atabal aretoaren atari digitalean lortu daiteke honako loturan klik eginez.

Rüdiger

Felix Buff musikariak gidatzen duen egitasmoa da Rüdiger. Bere jarduna bateria jotzaile moduan da ezaguna batez ere, besteak beste Willis Drummond edota Joseba Irazoki eta Lagunak (beste talde askoren artean) taldeetan ibilitako da, baino Rüdiger egitasmoan gitarra du lanabes nagusia. 2020 urteko geldialdian hasi zen kantuak sortzen, eta hor gauzatu zen 'Before It’s Vanished'  debuteko lana. Bi urte beranduago iritsi zen 'The Dancing King' diskoa, egitasmoa sendotuz eta zuzeneko emanaldiak areagotuz, batez ere, banda formtuan.

Unibertso berezian mugitzen da Rudiger, eta horren adibide argiena ‘Love is a Muscle’ disko berria da. Askotariko iturrietatik edaten du, non folka, rocka, eta musika elektronikoak bat egiten dute kantu koloretsu eta melodikoetan.

Diskoa binilo ederrean argitaratu da Uso Pop zigiluaren eskutik, eta hainbat plataforma digitalean entzun daiteke dagoeneko. Ordea, diskoa ez da eskuragarri izango Spotify gunean, plataformaren kontrako boikot kanpainarekin bat eginez.


Amaia Miranda
Emanaldia Amaia Miranda musikari bizkaitarrak zabalduko du 'Cada vez que te veo lo entiendo' diskoa aurkeztuz saioan. Gitarra klasikoan, modernoan eta flamenkoan trebatua, musika intimo eta sentikorra garatzen du, gitarrarekin duen harreman sakonak bultzatuta. Biarritzeko saioan bikote moduan ariko da, Edna Bravo agertokian lagun. 



Ubicación

Atabal aretoa
Atabal aretoa
Biarritz. Lapurdi

Enlaces

Sarrerak