Sara Hebe argentinarra Bilboko Kafe Antzokian
Fecha
12.09.26 - 12.09.26
Lugar
Bizkaia - Bilbao

Sara Hebe argentinarra Euskal Herrian ariko da zuzenean 'Negocionismo' disko berria aurkeztuz Europa zaharretik barna egiten ari den kontzertu biraren barnean. Irailaren 12an, larunbat gauez, Bilboko Kafe Antzokian hitzartu du emanaldia 22.00etatik aurrera, eta sarrerak dagoeneko aretoaren atari digitalean eskura daitezke 20 euroen truke. Egunean bertan antzokiaren leihatilan erosi nahi dituenak 25 euro ordaindu beharko ditu. Urrian itzuliko da Sara Hebe Euskal Herrira, eta Iruñeako Laban eta Donostiako Dabadaban ariko da zuzenean. Hauek izango dira gurean disko berria aurkezteko eskainiko dituen emanaldi bakarrak.
Sara Hebe
Rap giroetan abiatu zuen bere musika bidea Sara Hebe abeslariak 2007 urte inguruan. Geroztik, musika bestelako diziplina artistikoekin tartekatu ditu etenik gabeko ibilbidean, estudioko zazpi disko eta ehundaka emanaldi eskainiz urte hauetan guztietan. Euskal Herrian sarri izan da, eta dozenaka zaletu ditu gurean, eta orain, hiru kontzertu eskaintzera itzuliko da gurera 'Negocionismo' disko berria besapean. Musikalki techno, hip hop trip-hop, dub eta punk elektronikoaren barna dator Sara Hebe lan berri honetan, atzean utzita kunbia eta reggetoi aro dantzagarria eta koloretsua. Zuzenean, berriz, bere musika bidea errepasatuko du, lehen garaiko rap giroetatik, egungo erritmo berrietara.
Mezu zuzenak
'Negocionismo' diskoa lan kontzeptuala da, eta dirua, lana eta gizarte-haustura dira hitzen ardatz nagusiak. Letra zuzen eta argiak dira, ezinegonetik idatziak erresistentzia anti-faxistaren lubakitik. Izan ere, hitzak dira Sara Heberen indar guneetako bat, non kalean bizi den errealitate krudela islatzen duen errima eta erritmo oldarkorretan.
Ubicación
Kafe Antzokia
Done Bikendi kalea
Bilbao. Bizkaia