Sermond's, Amaraun Arte Fabrikan Abadiñon

Fecha

04.05.25 - 04.05.25

Lugar

Bizkaia - Abadiño

Rock eta stoner giroetan dator Sermond's taldea.
Rock eta stoner giroetan dator Sermond's taldea. (AITOR MENDILIBAR)

Aurrera doaz Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikan igande eguerdietan ospatzen diren kontzertuak. Maiatzaren 4ean Sermond's taldea ariko da zuzenean, urte batzuk lozorroan izan eta gero bueltan den talde bizkaitarra. Ateak 12.00etan zabalduko dira eta terrazaz gozatzeko aukera izango da, eta 13.30ean igoko da Sermond's taldea agertokira. Sarrerak aurrez Abadiñoko Jubilatuen Etxean, Zaldibarko Sorgin tabernan, Elorrioko Portalekuan eta Durangoko Intxaurren eskuratu daitezke 10 euroen truke. Egunean bertan 12 euroko balioa izango dute Amaraunen bertan. Ez da online salmentarik izango.

Sermond's

2000 urtean sortu zen Sermonds taldea Elorrioko entsegu lokaletan. Aurretik, hainbat musika taldeetan aritutakoak ziren musikariak, eta talde berria sortzearekin batera, norabide berri bat eman nahi izan zioten abentura berriari. Horrela, aurrez jorratu izan zituzten energia handiko punk rock erritmoei, desertuko doinuak gehitu zizkioten, stoner giroetara bideratuz banda. Musika bidean estudioko bost disko kaleratu ditu Sermond's taldeak, 2018 urtean pixkanaka taldearen jarduna itzaltzen joan zen arte, taldea erabat desagertzeraino.

Diskografia oparoa batu du laukoteak, eta ‘Azken Bala’ (2009), ‘Amaiera hasieran dator’ (2011), ‘Bidegurutzean’ (2013), ‘Libelula’ (2015), eta taldearen izen bera eraman zuen azkeneko ‘Sermond's’ (2017) diskoetan kantu ederrak badira.

2025 honetan berriz elkartu dira taldekideak entsegu lokaleko jolasetan, eta berriz ere zuzenean jotzeko gogoak piztu dira laukotean. Taldea joan zen bezala itzuli da, eta bide horretan Gotzan (ahots nagusia), Moin (killer gitarra), Koldito (baxua) eta Tximist (bateria) izango dira Sermond's agertoki gainean. Horrela taulatuko da banda Abadiñon, eta bertan musika bidea errepasatuko dute, disko guztietan oinarritzen duten kantu zerrenda beroa osatuz.

Ubicación

Amaraun Arte Fabrika
Amaraun Arte Fabrika
Abadiño. Bizkaia

Enlaces