Su ta Gar taldearen abuztu beroa

Fecha

09.08.25 - 09.08.25

Lugar

Gipuzkoa - Aia

Su Ta Gar taldeko kideak.
Su Ta Gar taldeko kideak. (SU TA GAR )

Su Ta Gar taldeak abuztu beroa izango du, eta bide horretan zenbait emanaldi eskainiko ditu datozen egunetan. Abuztuaren 9an Aian ariko dira zuzenean bertako jaien barnean eta gaueko 22.15etatik aurrera, Enbata Lorade taldeak zabalduko duen emanaldian, eta DJ Jotatxo disko jartzaileak ordu txikitan itxiko duen gaualdian.

14an, berriz, Luhuson izango da hitzordua, eta 17an Laudioko jaietan joko dute Zumalakarregi Etorbideko agertokian. Azkenik, abuztuaren 22an Oionen izango dira, herriko plaza nagusian. Lau emanaldi hauek doakoak izango dira, guztiak, jai giroan. Euskal Herritik kanpo ere ariko da laukotea, eta Algarroba Rock jaialdian ariko dira Algarrobo (Malaga) herrian abuztuaren 30ean.

Su Ta Gar

Oso talde gutxi izango dira gurean Su Ta Gar taldearen musika bidea izango dutenak. 1988 urtean sortu zen banda Eibarren, eta urte hauetan guztietan ez dute etenik izan, bidean diskoak eta zuzenekoak tartekatuz joan direlarik.

Diskografia oparoa batu du taldeak urte hauetan guztietan, estudioko hamalau disko, DVD, zuzeneko lan, eta ehunka (mila baino gehiago akaso) kontzertu eskaini ditu laukoteak Euskal Herrian zen atzerrian. Hasierako urteen adrenalinak, eta gaur egungo esperientzia eta indarrak bat egiten dute taldearen emanaldietan, bi ordu luze irauten duten emanaldi sutsuetan, non taldearen musika bidea errepasatzen duten, kantu berriagoei ere toki eginez.

Alarma

‘Alarma’ izena darama taldearen estudioko azken emaitzak, eta 2022. urtean ikusi zuen argia lanak CD eta binilo bikoitzean. Bertan, hamaika kantu berri barneratu zituen bandak, musikalki lehen urteetako erreferentzietara bueltatuz. Geroztik, kontzertu biran da Su Ta Gar taldea emanaldi jendetsuak eskainiz han-hemenka gure gozamenerako.

Ubicación

Plaza
Plaza
Aia. Gipuzkoa

Enlaces