Su Ta Gar, bi gau Totem aretoan
Fecha
13.02.26 - 14.02.26
Lugar
Nafarroa - Atarrabia

Su Ta Gar taldeak asteburu beroa izango du, eta bi emanaldi eskainiko ditu Atarrabiako Totem aretoan ‘Jaiotzen Basatia 35 urte’ biraren barnean.
Emanaldiak bereziak izango dira, non taldearen lehen diskoak protagonismo handia izango duen zuzenekoetan, argia ikusi zuenetik 35 urte igaro diren honetan. Bi kontzertuetarako sarrera guztiak amaitu dira.
Jaiotze Basatia
1991 urtean kaleratu zen Su Ta Gar taldearen iraupen luzeko lehen disko luzea Zarata diskoetxearen babesean, aurretik cassete formatuko maketa batekin Euskal Herriko irratigailu guztiak eztandarazi eta gero.
Taldearen agerpena gure musika eszenan izugarria izan zen, euskaraz egindako euskal heavy metalaren mugarriak ezarriz 90. hamarkadaren hasieran. Era horretan, bidea zabalduko zuen gerora etorriko ziren dozenaka euskarazko heavy metal taldeentzako, eta gure musika eszenako izen esanguratsu batean bilakatuko zen geroztik.
Kasik 40 urteko musika bidea osatu du Su Ta Garrek, etenik gabe, hainbat oztopoen gainetik, aurrera jarraitu izan du beti oraindik orain kontzertu indartsuak eskainiz.
‘Jaiotzen Basatia’ taldearen diskorik mitikoena da. Lehen iraupen luzekoa izateaz gain, zuzeneko kantu zerrendaren oinarria izan da urte askotan zehar. Bertan dira, esaterako, ‘Begira’, ‘David’ eta Goliath’, ‘Zure Atzetik’, ‘Etsi gabe’, ‘Zure Aurrean makurtzen naiz’ edo ‘Jotake’ kantuak, taldea ezagutzeko ezinbestekoak.
Bitxikeri bezala diskoari izena ematen dion kantua instrumentala dela, sei minututik gora doan metal ekaitza basatia.
Atarrabian disko osoa taularatuko dute hasieratik amaierara joz lana osatzen duten hamar abestiak. Horiekin batera taldearen kanturik esanguratsuenak joko dituzte ere, taldearen bidea errepasatuz, batez ere lehen urteetako kantuak protagonista izaki.
Ubicación
Totem aretoa
Totem aretoa
Atarrabia. Nafarroa