Subterranean taldea Euskal Herrian

Fecha

24.05.24 - 24.05.24

Lugar

Araba - Laudio

Subterranean taldeko egungo kideak.
Subterranean taldeko egungo kideak. (HFMNCREW)

Subterranean taldea Euskal Herrian ariko da zuzenean asteburu honetan. Subterranean Kids taldearen errautsetatik sortzen den musika egitasmo berria da honakoa, Mimo abeslaria gidari, musikari arituekin talde osatuz. Taldearen betiko kantu zerrendatik edaten dute zuzeneko emanaldietarako, eta aro berri honetarako zenbait kantu berri ere barneratu dituzte errepertorioan. Laudioko Sorgin tabernan eta Tolosako Bonberenean ariko dira hurrenez hurren, eta bi emanaldietan Fly Shit taldea izango dute lagun. Bi emanaldietarako sarrerak https://tickets.hfmncrew.com atari digitalean eskura daitezke.

Subterranean

Bartzelona hiriko Subterranean Kids taldea hardcore punk musika eszenako ezinbesteko erreferentea izan da, gerora etorriko ziren dozenaka taldeen eredu. Taldearen errautsetatik sortzen da Subterranean banda berria; Mimo abeslaria da taldearen formazio originaletik taldean mantentzen den kide bakarra eta hortik dator taldearen izen aldaketa. Musikari arituak batu ditu bere alboan abenturari segida emateko, eta laukote moduan Subterranean Kids-en errepertorioa jotzen dute nagusiki.

Fly Shit

Agertokian lagun Fly Shit taldea izango dute. 90. hamarkadaren amaieran sortu zen Bergaran, eta geroztik etenik gabeko bidean egin dute aurrera hardcorearen errepidean. Diskoak eta zuzenekoak tartekatu dituzte urte hauetan guztietan, musikalki hardcorearen barnean mugituz eta garatuz. Taldearen estudioko azken emaitza Bartzelonako Brot Bord taldearekin elkarbanatutako binilo diskoa da, non bost kantu berri entzun daitezkeen, Fugazi taldearen kantu bat tartean.

Ubicación

Sorgin taberna
Sorgin taberna
Laudio. Araba

Enlaces