Tapia eta Leturia banda Hendaian
Fecha
27.03.26 - 27.03.26
Lugar
Lapurdi - Hendaia

Martxoaren 27an Tapia eta Leturia banda zuzenean ariko da Hendaiako Gaztelu aretoan. Emanaldia 20.30etan hasiko da, eta sarrerak dagoeneko eskura daitezke aretoaren atari digitalean 12,50 euroen truke.
Amaitzen ez badira, egunean bertan erosteko aukera izango da 20.00atik aurrera aretoaren sarreran.
Tapia eta Leturia
Ibilbide luze bezain oparoa du Tapia eta Leturia bikoteak. 80. hamarkadan hasi ziren trikitia eta pandero hutsez, eta erreferentzia bizi bat dira egun trikiti giroetan datozen hamarnaka bikote eta taldeentzako.
Tradizioari eutsiz, giro berrietan sakontzen jakin izan dute beti, beste leku batera eramanez beraien doinuak etengabeko bilaketan. Izan ere, urte hauetan guztietan eragin berriez busti da Tapia, eta bidean ikusitakoa bere bandara ekarri nahi izan du egitasmoa beste territorio batzuetara eramanez, eta hortaz, betiko kantuei bizi berri bat emanez.
Haize sekzioaren presentzia nabarmen handitu da kantu moldaketa berrietan, eta ahotsen eta azpi-ahotsen jokoak gora egin dute zuzenekoetan. Kantuen esentzia mantentzen da, oraingoan beste leku batetik.
Luxuzko musikariak
Horretarako luxuzko bederatzi musikari bildu dituzte ondoan Joseba Tapiak (akordeoia, trikitia eta ahotsa), Xabier Berazaluzek ‘Leturia’ (ahotsa eta panderoa). Azpi-ahotsetan Nerea Erbiti, Leire Berasaluze eta Kristina Aranzabe aritzen dira, haizeetan berriz, Ion Celestino, Ibon Irixoa eta Amets Aznarez, tronpeta, saxofoia eta tronboia jotzen hurrenez hurren. Txus Aranburu teklatuak jotzen ditu, eta Iñigo Telletxeak eta Iker Uriartek osatzen dute taldearen base erritmikoa.
Urteak dira Tapia eta Leturia izenpean disko berririk kaleratzen ez dutela (Tapiak berriki ‘Mister Eleizegi’ argitaratu berri du, eta pasa den urtean Berasaluzek ‘Koplarik kopla’ liburua plazaratu zuen), baino bikoaren kantu ezagunak entzutea aukera ederra izango da beti. ‘Festarik festa’, ‘Besamotza’, ‘Madrilgo lagunak’, ‘Compostelako erromesa’ edo ‘Eromeria’ bezalako kantuak gure musikaren parte izan dira, eta moldaketa berrietan ere eusten diote bizipozari.
Ubicación
Gaztelu aretoa
1 Rue de la Halle
Hendaia. Lapurdi