Thierry Malandainen azken Maitaldia
Fecha
21.09.26 - 21.09.26
Lugar
Lapurdi - Biarritz

Biarritz Euskal Herrian dagoen dantza neoklasikoko konpainia bakarraren egoitza da, baita gurean dagoen mota honetako dantza jaialdirik garrantzitsuenarena ere. Irailaren 10etik 21era burutuko da Maitaldiaren (Le temps d'aimer, frantsesez) 36. edizioa, luzatuko dena Biarritzen eta beste tokietan ere, esaterako, Donostiako Tabakaleran.
Aurtengo edizioak garrantzi berezia izango du, Thierry Malandainek zuzendari artistiko gisa egingo duen azkena baita, Martin Harriagueri lekukoa pasa aurretik. Malandainek berak ‘‘L’Oiseau de feu / Boléro / Minuit et demi’ (irailaren 15, Gare du Midi) aurkeztuko du Euskal Herrian daramatzan 27 urteak ospatzeko.
Eta Martin Harriaguek berak Grand Avignon Operako Baletaren bi ikuskizun sinatzen ditu: ‘Prométhée’ (irailaren 13a, Gare du Midi) eta ‘Awen - The Sacred Veil’ (19an, Casino Municipal Antzokia).
Egitarauak mota askotako proposamenak biltzen ditu: zirku koreografiatua (Rachid Ouramdane / Compagnie de Chaillot), hip-hopa (Hervé Koubi konpainia), flamenko garaikidea (Grenobleko CCN Fugaces) eta hemen sortutako dantza, Bilaka Kolektiboa, Haatik Dantza & Jone San Martin eta Lucia Lacarra konpainiekin.
Ubicación
Gare du Midi
Biarritz. Lapurdi