TU-K, Bilboko Bira gunean
Fecha
08.05.26 - 08.05.26
Lugar
Bizkaia - Bilbo

TU-K taldeak Bilboko Bira gunean aurkeztuko du kaleratu berri duen ‘21 22-11’ izeneko diskoa. Azken garaian berriro hasi dira zuzenenekoak Ronda kaleko areto ederrean, eta hori albiste ederra da kulturzale eta musikazaleentzako.
Maiatzaren 8an izango da emanaldia, ostiral arratsez eta 20.00etatik aurrera. Sarrerak, 5 eurotan eta aretoan bertan izango dira eskuragai emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago. Musikalki post punka, popa eta rock alternatiboa nagusi izango dira gaualdian.
TU-K
1984 urtean sortu zen TU-K taldea Ondarroan. Bost urteko musika bidean bi maketa kaleratu zituen bandak, eta 1989 urtean taldea desegin zen garaiko musikariek Piztiak taldea sortuz, musikalki beste norabide batean. 2023 urtean, ordea, TU-K lozorrotik ateratzen da hiru hamarkadetako isilunea apurtuz eta garaiko maketak batu, bermasterizatu eta inoiz grabatu gabeko beste hiru kantuekin batera ‘Tuka esaten da’ binilo bikoitza kaleratzen du bandak zuzenekoetara itzuliz.
Post punk eta poparen arteko koordenadetan mugitu izan da TU-K beti, talderen aro bakoitzean garaiko eraginez bustiz. Taldeak baditu zenbait ezaugarri eta gitarra distortsionatu eta baxua oldarkor batekin batera erritmo kutxa erabiltzen dute zuzenekoetan bateria organikoak alde batera utziz, non teklatuen presentzia nabariagoa da aro berri honetan.
Taldea hiruko moduan taularatzen da egun, eta taldeko sortzaile izan ziren Txomin Uribe (gitarrak, programazioak eta ahotsak) eta Josu Aranbarrirekin (baxua eta ahotsa) batera, Markel Uribek (gitarra) osatzen du agertoki gaineko hirukoa.
Banda Jose Lastrarekin (teklatuak eta soinu teknikaria) osatzen da, eta agertokian ez egon arren taldearen egungo musikan ezinbesteko pieza da. Berriki Alemanian izan dira kontzertu bira txikian eta orain Euskal Herrian ikusteko aukera izango da. Bilboko Bira gunean berriki kaleratu den ‘21 22-11’ diskoko kantuak joko dituzte, eta horiekin batera ‘Tuka esaten da’ binilo bikoitzeko hainbat kantu entzun ahalko dira zuzeneko bizian. Ekainaren 6an Iruñeko Laba gunean izango dira, eta 27an Pasaiako Kultur Aterpean.
Ubicación
Bira gunea
Ronda kalea
Bilbo. Bizkaia