Txiberri Sutan jaialdia, Rock & Roll beroarekin hitzordua Urdulizen
Fecha
01.11.25 - 01.11.25
Lugar
Bizkaia - Urduliz

Rock & Roll beroaren zaletuek galdu ezineko hitzordu bat dute asteburu honetan. Azaroaren lehen egunean Txiberri Sutan jaialdia ospatuko da Urdulizen, non Porco Bravo, Nine Pound Hammer, Nevadah eta The Clayton taldeak ariko diren zuzenean, gitarra riff azkarrak nagusituko diren jaialdian. Kontzertuak arratsaldeko 17.00etan hasiko dira, eta 22.30etan amaituko da musika festa. Sarrerak 25 euroko balioa izango dute, eta oraindik orain entradium plataformaren bidez eskura daitezke.
Nine Pound Hammer
Jaialdiko kartel burua Nine Pound Hammer taldea izango da. Ameriketako Estatu Batuetako Kentucky hiritik datorren banda da honakoa, 1985 urtetik dabiltza martxan, eta cowpunk erritmoen erregeak dira. Europa zaharretik zehar burutzen ari diren biraren barnean izango dira Urdulizen, eta taldearen kantu esanguratsuenak entzun ahal izango dira eskainiko duten saioan. Ez da hau izango AEB-etako taldeak gurean eskainiko duen emanaldi bakarra. Izan ere, urriaren 31 gauean Gasteizen izango dira Helldorado aretoan, eta azaroaren 6an Donostiako Dabadaba aretoan ariko dira zuzenean.
Porco Bravo
Barakaldotik, basurdearen kemenaz dator Porco Bravo taldea. Kasik 25 urteko musika bidea egin du bandak, eta Euskal Herrian aritzeaz gain, Estatu Espainol ia osoa zeharkatu dute furgonetan zaharrean kilometroak errez. Diskografia oparoa batu du bandak urte hauetan guztietan, baino batez ere zuzeneko emanaldiengatik ezaguna da Porco Bravo . Manu abeslaria frentean, kontzertu bakoitza esperientzia bat da, musika emanaldi soil bat show kolektibo batean bilakatuz. Porco Bravo izerdia eta jarrera da. Agertoki gaineko animali basatia.
Nevadah
Rockaren alde dotorean kokatzen da Nevadah taldea. 2014 urte inguruan Durangaldean sortuak, hamarkada bat daramatzate gitarra riff beroak eskaintzen gurean. Taldeak aro ezberdinak izan ditu, bai eta taldekide aldaketak ere, baino beti tinko eutsi diote taldearen nortasunari. Egun inoiz baino biziago dago laukotea, eta emanaldi honetan 2025 urteko udan argia ikusi duen ‘Outta Time’ lana aurkeztuko dute.
The Clayton
Rock & Rolla zaharren kontua dela esaten duten guztiek The Clayton taldea entzun beharko lukete. 2016 urtean Aramaion sortzen den musika egitasmoa da honakoa, eta gaztetasuna, indarra eta jarrera soberan dituzte, gitarrak zukutuz topera base erritmiko trinko baten gainean. Harrokeriarik gabe, kantu bakoitza azkena balitz bezala defendatzen dute agertokian, kantu bakoitzean arima utziz.
Ubicación
Txiberri
Txiberri
Urduliz. Bizkaia