Uda eta Ohil, Gasteizen eta Zaldibarren
Fecha
26.09.25 - 28.09.25
Lugar
Bizkaia - Zaldibar

Uda eta Ohil taldeek indarrak batuko dituzte asteburu honetan elkarrekin zuzenekoak eskaintzeko. Guztira hiru kontzertu joko dituzte kontzertu bira txikian, eta asteburua errepidean emango dute. Ostiral arratsez Gasteizen izanen dira bi taldeak, Hala Bedi tabernan emanaldia eskaintzen 20.00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, furgoneta hartu eta Kantabriako Torrelavegan ariko dira zuzenean Groez aretoan. Igandez bueltatuko dira Euskal Herrira, eta Zaldibar herriko Sorgin tabernan joko dute eguerdian, 13.30etan hasiko den saioan. Euskal Herriko bi emanaldiak doakoak izango dira, eta Torrelavegakoa borondatearen truke. Aukera polita izango da honakoa hardcorea eta punka era melodikoan lantzen duten bi proposamen gertutik ikusteko.
Ohil
Abereh, Iheskide edo Arakil bezalako egitasmoetan ibilitako Erikek (gitarra eta ahotsa), Ibaikok (bateria) eta Mariok (baxua) osatzen dute Ohil banda. 2024an argitaratu zuten ‘Akorde Beste Orbain’ lehendabiziko lana, zortzi abestiz osatutako bilduma, non musikalki hardcorea, punkrocka eta emoa uztartzen diren kantuetan. Lehen diskoa auto-ekoizpen gisara ikusi du argia, banatzaile eta diskoetxe alternatiboekin elkarlanean. Emozioz beteriko emanaldi sutsuak eskaintzen ditu hiruko bandak.
Uda
Ander (ahotsa eta gitarra), Ibai (gitarra), Gaizka (ahotsa eta baxua) eta Unax (bateria eta koruak) musikariek osatzen dute gaur egun Uda taldea. 2023ko udaberrian ikusi zuen argia taldearen debuteko lanak ‘Uda’ izenpean, eta disko horri esker makina emanaldi eskaini zituen bandak gure agertokietan 2024 urtean, berriz, ‘Ekaitza’ diskoak ikusten du argia, oraingoz taldearen estudioko azken emaitza. Taldea Ameriketako Estatu Batuetako hardcore melodikoan ditu sustraiak, Bad Religion, Pennywise edo Propagandhi bezalako taldeak erreferentzia.
Ubicación
Sorgin taberna
Sorgin taberna
Zaldibar. Bizkaia