Uda Girok aurtengo udan ere kultura kalera aterako du Durangon

Fecha

23.06.26 - 02.09.26

Lugar

Bizkaia - Durango

Udako egitarauan parte hartzen duten taldeak.
Udako egitarauan parte hartzen duten taldeak. (DURANGOKO UDALA)

Durango berriro ere aire zabaleko agertoki handi bihurtuko da uda honetan Uda Giro 2026 programari esker. San Agustín Kultur Guneak antolatutako kultur zikloak hamahiru ikuskizun eta jarduera eskainiko ditu herriko parke, plaza eta gune publikoetan, ekainaren 23tik irailaren 5era bitartean.

Programazioak adin guztietako herritarrei zuzendutako eskaintza anitza eta irisgarria proposatzen du. Zirkoa, antzerkia, musika, dantza garaikidea, haurrentzako zinema, magia, bertsolaritza eta performancea izango dira aurtengo edizioko diziplina nagusietako batzuk. 

Ekainaren 23an, Otamotzena parkean, Zirko Txoskoren ‘Oh-Pera’ ikuskizunarekin. 9an Tabira parkeak jardunaldi bikoitza hartuko du: Oier Jurado magoaren ‘Delivery’ ikuskizuna; eta bestetik, Gorka Pagonabarraga, Nerea Ibarzabal, Irune Basagoiti eta Gorka Lazkano bertsolarien saioa.

Uztailaren 2an, Beñat Achiaryk, Alaitz Murok eta Raúl García Etxeberriak inprobisaziozko performance bat eskainiko dute Arte eta Historia Museoaren 40. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldien barruan. Bi egun geroago iritsiko da Txema Muñozen ‘Gota’ ikuskizuna, FETEN sarietan Kale Ikuskizun Onenaren Saria jaso zuena eta Max Saria irabazi duena. 

Uztailaren 9an, Botxo Boogies taldeak Juan Crisóstomo Arriaga, ‘euskal Mozart’ izenez ezagutzen den konpositorea omenduko du. 23an, Irati Bilbao musikari durangarrak bere lan berria aurkeztuko du, ‘Bloom’, hainbat arlotako musikariz osatutako talde batekin.

Abuztuko programazioan zirkoa eta antzerkia izango dira nagusi. Vaiven Zirkoaren ‘Anónima’ ikuskizuna eta Oskar Lukok ‘The Not-So-Green Man’ dantza-antzerki pieza aurkeztuko du, gizakiaren eta naturaren arteko harremana ardatz hartuta.

Programazioari amaiera irailaren 5ean emango zaio BarSanti konpainiaren ‘Kodizia Late Night’ tragikomediarekin. 

Ubicación

San Agustin kultur gunea

Durango. Bizkaia