Udabarria Bertsotan hastera doa
Fecha
06.05.25 - 29.05.25
Lugar
Bizkaia - Munitibar

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea, Udabarria Bertsotan, aste honetan abiatuko da. Maiatzaren 8an, ostegunean, izango dira lehen bi saioak, Munitibarren eta Bakion.
A taldekoa Munitibarko Probalekuko auditorioan, eta B taldekoa Bakioko Txakolingunean egingo da. Bi saioak aldi berean jokatuko dira, 18.30ean. Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta saioetako aretoetako txarteldegietan.
Munitibarko saioan sei bertsolari hauek ariko dira: Ander Elorriaga Aresti, Asier Galarza Garai, Beñat Bilbao Landa, Illart Gumuzio Larrazabal, June Diaz Franco eta Maite Sarasola Isazelaia.
Gai-jartzaile lanak Leire Garatxena Larrabe hartuko ditu. Epaileak, berriz, honeko hauek izango dira: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar.
Bakioko saioan, aldiz, sei bertsolari hauek egongo dira: Alexander Idoeta Anakabe, Asier Alcedo Cano, Imanol Uria Albizuri, Ion Barrocal Besga, Jone Larrinaga Dañobeitia eta Julen Ibarguengoitia Ordorika.
Gai-jartzailea Jon Amezaga Fernandez izango da. Epaileak, aldiz, hauek: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izango da.
Datorren ostegunean izango dira hurrengo bi saioak, Balmasedan eta Orozkon.
Maiatzeko ostegunetan izango dira saioak, guztira 8, saio bikoitzak izango baitira: egun eta ordu berean, bi herritan jokatuko dira saioak. 48 partaide izango ditu, A eta B multzoetan banatuta. Gutxienez 20 bertsolarik lortuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako pasea (2023tik zuzenean sailkatutako bertsolarien izen-ematearen arabera).
Ubicación
Probalekuko Auditorioa
Probalekuko Auditorioa
Munitibar. Bizkaia