Verde Prato Markina Xemeingo Uhagon Kulturgunean

Fecha

25.05.24 - 25.05.24

Lugar

Bizkaia - Markina

‘Adoretua’ diskoa aurkeztuko du Verde Prato musikariak.
‘Adoretua’ diskoa aurkeztuko du Verde Prato musikariak. (VERDE PRATO)

Maiatzaren 25 arratsean Verde Prato zuzenean ariko da Markina Xemeingo Uhagon Kulturgunean. Emanaldia 19.30ean hasiko da eta sartzeak 6 euro balioko ditu. Uhagon Kulturguneko bazkideek, ordea, 4 euro ordaindu beharko dituzte.

Verde Prato

‘Adoretua’ izena darama Verde Prato musikariaren disko berriak; lan hau izango da Markinan eskainiko duen emanaldiaren zutabe nagusia. Duela bost urte abiatu zuen Ana Arsuaga musikari tolosarrak musika bidea, eta horretarako sortu zuen Verde Prato, bere buruan ziren melodia eta kantuei bide emateko. Geroztik estudioko hiru disko plazaratu ditu, ahots jokoek eta pianoek garrantzi handia duten lanetan. 2021 urteko ‘Kondaira eder hura’ diskoarekin eman zen ezagutzera, eta ‘Jaikiera’ lan txikiarekin erautsi zituen jada norabide berriak. 2022 urteko ‘Euskal pop erradikala’ lanarekin Euskal Herriko kantu ezagunekin jolasean aritu zen, eta ‘Adoretua’ lanarekin borobildu du lehen urte hauetako bidea. Verde Prato ahozko euskal tradizioan barneratzen da, ahotsaren presentziari balioa emanez eta zaharretik edanez egungo aro berrian.

Ekainaren 1ean Ezezez

Uhagon Kulturgunearen egitarauaren barnean Ezezez taldearen emanaldia ere iragarri dute ekainaren lehen egunerako. Bilboko bandak ‘Katuzaldia’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan, 2023ko neguan argia ikusi zuen taldearen bigarren emaitza luzea. Emanaldia terrazan burutuko da eguerdiko 13.00etatik aurrera.

Ubicación

Uhagon Kulturgunea
Uhagon Kulturgunea
Markina. Bizkaia

Enlaces