Vomito eta Anti-Regimen taldeak, indarrak batuz

Fecha

20.04.24 - 20.04.24

Lugar

Bizkaia - Bilbo

Vomito taldea 2022ko emanaldi batean
Vomito taldea, 2022ko emanaldi batean. (VOMITO)

Vomito eta Anti-Regimen taldeek indarrak batu dituzte ‘40 urtez mugaldean rocka egiten’ kontzertu bira abian jartzeko. 80. hamarraldian abiatu zituzten bi taldeek musika ibilbideak, biek Irunen, eta biek punka eta rocka zutabe nagusi hartuta. Hori bai, talde bakoitza bere nortasunarekin. Urteak dira taldeak lozorroan direla, baina data berezi honetarako eszenatokira igo eta zenbait emanaldi eskainiko dituzte. Apirilaren 20ko gauean Zorrotzako gaztetxean ariko dira zuzenean, Bilbon, 20.00etan hasiko den kontzertuan. Sarrerak entradium plataforman eskura daitezke 10 eurotan.

Vomito

Euskal Herriko rock musikaren liburuan letra larriz idatzi beharreko taldea da Vomito, hastapenetan Vomito Socia izan zena. 80 eta 90. hamarkadan aritu ziren zuzenenean, eta aro ezberdinak bizi izan zituzten urte horietan guztietan. Lehen urteetan Victor izan zuten taldeko abeslari nagusi, eta bera hiltzean, Klaus baxujoleak hartu zuen ardura hori. Taldeak ‘Ratas de Ciudad’, ‘Fuerzas de Seguridad’, ‘Radio Terror’ edo ‘Me da Igual’ bezalako ereserkiak idatzi zituen, horietako asko egun klasiko bilakatu direnak. Kontzertu hauetan musika ibilbideari egingo diote errepasoa.

Anti-Regimen

Era xumeago batean, Anti-Regimen taldeak ere arrastoa utzi zuen gurean. Bi maketa eta ‘Aún recuerdo’ disko luzea argitaratu zituen bandak, eta ohiko taldea zen gaztetxe eta gune okupatuetako musika zirkuituan. Hitz borrokalariak lantzen zituzten kantuetan, eta oraindik entzuten dira horietako asko. Taldea eraberrituta taularatuko da, sortzaile izan ziren kideekin batera bidean egindako lagunak batuta.

Bira

2024 osoa biran emango dute bi taldeek, urteurren berezi honek merezi duen gisara. Madril, Bartzelona, Zaragoza, Santander, Lizarra, Bilbo, Gazteiz, Uztaritze, Donostia, eta Irunen hitzartu dituzte emanaldiak, eta zerrenda horretan beste batzuk sartuko dira oraindik.

Ubicación

Zorrotzako Gaztetxea
Zorrotzako Gaztetxea
Bilbo. Bizkaia

Enlaces