Zilibito Records, bira amaiera Dabadaban
Fecha
12.09.26 - 12.09.26
Lugar
Gipuzkoa - Donostia

Zilibito Records taldeak bira amaiera iragarri zuen pasa den ekainean, eta uda osoa kontzertuak eskaintzen ibili eta gero, azken hitzordua Donostiako Dabadaban izango da irailaren 12 gauean. Taldeak ‘Deabruen doinuak’ aroa itxiko du emanaldi honekin, non kontzertua festa handi bat bilakatu nahi duten. 20.00etan zabalduko dira aretoko ateak eta 20.30 igoko dira agertokira Zilibitoko kideak azken emanaldi berezia eskaintzera. Sarrerak aretoaren atari digitalean eskura daitezke 11 euroen truke on line erosketan, eta egun berean 14 euroko balioa izango dute aretoan bertan.
Zilibito Records
2020an Oiartzun herrian sortu zen Zilibito Records kolektiboa, eta azken urteetan sortu den musika belaunaldi berri baten parte dira, Etxepe, 48280, Mutiko, Malakias eta Rally48 bezalakoekin batera besteak beste. Sei lagunek osatzen dute banda, bost abeslari eta produktore batek, eta talde era horretan taularatzen dira zuzeneko emanaldietan. 'Musika urbanoa' deritzon zaku zabalean sartu izan dute Zilibito Records, eta giro elektronikoetatik abiatuta, trapa, technoa, hiper-popa, reggaetoia, rapa, edo rock sutsua landu dituzte euren kantuetan. Hori guztia eta gehiago entzun daiteke taldearen estudioko lehen emaitza luzea den ‘Deabruen doinuak’ lanean, 2024ko neguan Baga Biga diskoetxearen babesean argitaratu zen lanean. Geroztik agertokietan defendatu dute diskoa, Euskal Herrian barna emanaldi sutsu eta beroetan. Aner Orbegozo 'Toutz', Ander Goenaga 'Txuso', Jurgi Arbelaitz 'Arbe', Eñaut Arbelaitz 'Uto', Xabi Bergaretxe 'Xabi' eta Ekain Telletxea 'Kaene' dira Zilibito Records, eta horrela taularatuko dira larunbatean. Dabadaban eskainiko duten emanaldi biraren azkena izango da, eta era berean kantu berriak sortzeko aro baten hasiera.
Ubicación
Dabadaba aretoa
Mundaiz 8
Donostia. Gipuzkoa