Ztah taldea disko berria aurkezten Urruñan
Fecha
27.09.25 - 27.09.25
Lugar
Lapurdi - Urruña

Ztah talde lapurtarrak ‘Errea itzali arte’ disko berria kaleratu berri du, eta horrekin batera zuzeneko emanaldietan murgilduko da datozen aste eta hilabeteetan. Irailaren 27an Urruñako Urgaina gaztetxean ariko dira zuzenean, prestatu duten gaualdi berezian. Ateak 19.00etan zabalduko dira pintxo potea hastearekin batera, eta 20.30 taldearen bideo berria ikusteko aukera izango da primizian. 21.00etan igoko da Ztah taldea agertoki gainera, disko berriko kantuak lehen aldiz jende aurrean jotzeko.
Egurrakore
Musika taldeak ez dira ohikoan musika etiketen lagun, eta hortaz, Ztah taldeak bere etiketa propioa sortu zuen bandaren soinua zehazteko: ‘Egurrarkore’. Musikalki metal erritmoen baitan kokatzen da banda, batzuetan Deathcore giro oldarkorretan sakonduz, eta besteetan, giro klasikokoetara bidaiatuz, abiadura lasaituz. Bietan, egurra latz banatzen beri ere. Donibane Lohizunetik dator taldea, eta Ziburuko gaztetxearen entsegu lokaletan eman zituzten lehen pausoak 2010 urte inguruan. Bidean hiru lan kaleratu dituzte, eta bide horretan ‘Errea itzali arte’ taldearen estudioko laugarren emaitza da. Diskoa, 2025 urtean zehar grabatu da taldearen entsegu lokalean, eta bederatzi kantu barneratu dituzte bertan, 2024 urtean argia ikusi zuen ‘Aurreiritziak’ abestiarekin batera, non Odei Barroso izan zuten lagun bideo-klip ederrean.
Hellbona
Urriaren 1an, beste hitzordu garrantzitsu bat izango du Ztah taldeak. Villabonan ariko dira zuzenean Hellbona metal jaialdiaren barnean, eta Bourbonkings, Itinerum, Izan Bai, Obego, Knives, Mutilated Judge eta Shallow Waters taldeekin oholtza konpartituz. Azken urteetan gora egin duen jaialdia da honakoa, eta gurean egiten den metal musikaren erakustoki bilakatu da egun.
Ubicación
Urruñako gaztetxea
32 Rue Notre Dame de Socorri, 64122 Urrugne, Francia
Urruña. Lapurdi