Zumetaren 29 olio eta marrazkiz osatutako erakusketa zabaldu da Donostian
Fecha
09.10.25 - 09.11.25
Lugar
Gipuzkoa - Donostia

Donostian, Zurriola hiribideko seigarrenean (orain gutxi arte Kur galeria egon da bertan) Jose Luis Zumetaren artelana ikusteko aukera dago. Galeriatan orain arte erakutsi ez diren obrak aukeratu ditu alaba Usoak. 2015, 2016, 2017, 2018, 2020koak daude. Azkena margotu zuen lana ere bai. Eta marrazkiak, batez ere, 2020ko etxealdian egindakoak. Usurbildarraren eskuek sortutako azken lanak, hain zuzen ere, urte hartako apirilaren 23an hil baitzen.
Erakusketa azaroaren 9ra arte dago zabalik. Artelanez gainera, bideo bat jarri da ikusgai. Monika Zumeta alabak egina da. Zumeta ikus daiteke margotze lanetan eta informazio osagarria ematen dio bisitariari, normalean agerian uzten ez dena.
‘Izenik gabe, 200 x 1,33’ izena du irudizko grabaketak, bideoan margotzen ikusten den koadroaren formatoarena. Bideoa luzea da, hainbat elkarrizketa ikus daitzke bertan. Erakusketara begira laburtu egin dut, ordu laurdeneko iraupenera mugatuz.
Asteartetik larunbatera 11.00-13.30 eta 17.00-20.00 eta igande eta jaiegunetan 11.30etik 13.30era. Sarrera librea da.
Ubicación
Zurriola, 6
Zurriola, 6
Donostia. Gipuzkoa