Aitziber Pz. Karkamo
Aitziber Pz. Karkamo

Guda berri bat

Kontura ez datozen arrazoiengatik, orain bi egun ordubete luzez egon behar izan nuen Iruñeko ospitale publikoko korridore batean zain. Gaueko bederatziak pasatxo ziren eta eszenatokia horrelako egoeretan izan ohi den urduritasuna apaltzeko eraikia zelako sentsazioa izan nuen. Noizbehinka igarotzen zen garbiketa makinaren soinuak soilik apurtzen zuen isiltasuna. Langileen joan-etorri lasai eta arduratsuak, haien denen agurra eta gehienen konplizitate begirada. Denak zirudien gu hobeto egoteko xedez eraikia.

«Horrela behar du izan», pentsatu nuen. Ezin ekidin beraz, orain egun gutxi Gazako ospitaleei buruz irakurritako azken erreportajea. Zutik geratzen diren erietxe eskasetan, etxeen hondarretan legez, gerra berri bati egiten ari baitzaizkio aurre, kontrolik gabeko arratoi izurriteari. Eta ospitaleetako korridoreetan arratoiek hozka egin dieten haurren negarrak etengabeak dira. 

Eta gero eta gutxiago dira haur horiei arreta eman ahal dieten profesionalak. Izan ere, orain gutxi arte Gazak munduko biztanle bakoitzeko hezkuntza eta doktoretza tasarik altuenetakoa zuen, eta orain, berriz, kazetarekin bezala, osasun arloko langileak erailtzea izan da Netanyahuren agindua eta modu horretan Hitlerrek Polonian klase ertain ilustratu osoa hiltzeko zuen plana betetzen ari da.

Buscar